[itzul] acrecimiento
Bakartxo ARRIZABALAGA
bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr
Ost, Eka 20, 14:02:14, CEST 2012
Frantsesez bada accroîssement eta accroître, emendatze edo handitze zentzuan, gaztelaniaz bezala. Dena den "a" hori ezaren esanahiarekin izanen da, segurki, emana eta ez desegite moduan décroisance edo décroisement moduan, hartara, hazkunde eza edo litzateke haboro.
Bakartxo
> Message du 20/06/12 11:50
> De : jon-agirre a bildua ej-gv.es
> A : itzul a bildua postaria.com
> Copie à :
> Objet : Re: [itzul] acrecimiento
>
>
Baliteke frantsesez, ‘croissance’ daukatenez, baina ‘acroissance’ ez, hala egitea. Gaztelaniaz, ostera, ‘acrecimiento’ justu kontrakoa da. Eta hala aurkitu baduzu, itzulpen txar bat da. Hara, RAEk:
acrecimiento.
1. m. Acción y efecto de acrecer.
2. m. acrecencia (‖ derecho de acrecer).
3. m. acrecencia (‖ bienes).
acrecer.
(Del lat. accrescĕre).
1. tr. Hacer mayor, aumentar. U. t. c. intr. y c. prnl.
2. intr. Der. Dicho de un partícipe: Percibir el aumento que le corresponde cuando otro partícipe pierde su cuota o renuncia a ella.
¶
MORF. conjug. c. agradecer.
□ V.
derecho de acrecer
Euskaraz ‘deshazkunde’k ez dauka zentzu negatiborik, ‘murrizketa’k bai. Horregatik, ‘deshazkunde’ erabiliko nuke kontzeptu hori adierazteko. Frantziako azken txilioa islatu nahi baduzu, ‘acroissance’ erabili, etzanda.
Jon
Nork: Jon Altza [mailto:jonsanchez80 a bildua gmail.com]
> Bidaltze-data: miércoles, 20 de junio de 2012 11:17
> Nori: ItzuL
> Gaia: [itzul] acrecimiento
Egun on,
>
> decrecimiento = deshazkunde gisa eman izan dugu euskaraz, baina orain kontu berria iritsi zaigu, niretzat berria dena, behintzat: ACRECIMIENTO.
> Frantziatik omen dator, eta deshazkunde kontzeptuaren (balizko) kutsu negatiboa (atzera egitearena) saihesteko erabiltzen omen da. Ideiarik?
>
> Mila esker!
>
> JON
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120620/b9a51dac/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_interior.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 11356 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120620/b9a51dac/attachment.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago