[itzul] acrecimiento

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Eka 20, 13:14:06, CEST 2012


Nire ustez, bai: hatxe barik.

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: martin-rezola a bildua ivap.es [mailto:martin-rezola a bildua ivap.es] 
Bidaltze-data: miércoles, 20 de junio de 2012 12:00
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: Re: [itzul] acrecimiento

‘desazkundea’, hatxerik gabe, ezta? (‘deserri’ eta abarren moduan)

Martin

 
________________________________________
Nork: jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es] 
Bidaltze-data: asteazkena, 2012.eko ekainak 20 11:50
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: Re: [itzul] acrecimiento

Baliteke frantsesez, ‘croissance’ daukatenez, baina ‘acroissance’ ez, hala egitea. Gaztelaniaz, ostera, ‘acrecimiento’ justu kontrakoa da. Eta hala aurkitu baduzu, itzulpen txar bat da. Hara, RAEk:
 
acrecimiento.
1. m. Acción y efecto de acrecer.
2. m. acrecencia (‖ derecho de acrecer).
3. m. acrecencia (‖ bienes).
acrecer.
(Del lat. accrescĕre).
1. tr. Hacer mayor, aumentar. U. t. c. intr. y c. prnl.
2. intr. Der. Dicho de un partícipe: Percibir el aumento que le corresponde cuando otro partícipe pierde su cuota o renuncia a ella.
¶ 
MORF. conjug. c. agradecer.
□ V. 
derecho de acrecer
Euskaraz ‘deshazkunde’k ez dauka zentzu negatiborik, ‘murrizketa’k bai. Horregatik, ‘deshazkunde’ erabiliko nuke kontzeptu hori adierazteko. Frantziako azken txilioa islatu nahi baduzu, ‘acroissance’ erabili, etzanda.
 
Jon
 
 
 
 
 
________________________________________
Nork: Jon Altza [mailto:jonsanchez80 a bildua gmail.com] 
Bidaltze-data: miércoles, 20 de junio de 2012 11:17
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] acrecimiento
 
Egun on, 

decrecimiento = deshazkunde gisa eman izan dugu euskaraz, baina orain kontu berria iritsi zaigu, niretzat berria dena, behintzat: ACRECIMIENTO. 
Frantziatik omen dator, eta deshazkunde kontzeptuaren (balizko) kutsu negatiboa (atzera egitearena) saihesteko erabiltzen omen da. Ideiarik?

Mila esker!

JON




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago