[itzul] Acrecimiento

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Eka 22, 09:51:44, CEST 2012


Hortaz, 'burdinori', 'burezur', 'deserri', 'elkarrizketa', 'oinarri',
'udalerri' erabili beharrean, *burdinhori, *burhezur, *desherri,
*elkarhizketa, *oinharri, *udalherri erabiltzen dituzu. Begietako minik?

 

Gure aurreko belaunaldiak eztabaidatu zuen hori orain dela berrogeitik
gora urte. Euskaltzaindiak horretan argi utzi du irizpidea: arau
orokorra da kontsonante ostean ez dagoela h-rik. Salbuespenak
'deshidratatu' hitzaren familiakoak (teknikoak edo) eta 'burho' modukoak
(euskalkikoak) dira.

 

Hitzen esanahia jakin behar da, osaerari (osagaiei) garrantzia kenduta;
izan ere, nork ikusten du oinik edo harririk oinarrian edo seinik
senideagan edo arrik arraizean. Hitzen esanahia jakin arte ez dakigu
hitz batek zer esan nahi duen; 'ezazkunde'k, 'ez-hazkunde'k edo 'ez
hazkunde'k zer esan nahi duen ere ez; ez baita 'hazkunderik eza',
garapenaren filosofia oso bat baino. Beraz, 'ezazkunde', ikasitakoan
arazorik ez, eta ikasi arte, idazkera gorabehera, ideiarik ere ez.
Badago, etimologiazaleen lasaitasunerako, 'ez-hazkunde' idaztea, ohitu
arte (lehen, 'elkar hizketa' idazten zen bezala, ohitu arte), baina
salbuespenen zerrenda alferrik handitzea litzateke.

 

Jon

 

 

 

________________________________

Nork: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com] 
Bidaltze-data: jueves, 21 de junio de 2012 19:13
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] Acrecimiento

 

Atsekabegarria iruditzen zait euskarazko testuen ulergarritasuna samurtu
beharrean, hura aldapagoratu egiten duen aukera baten alde erabakitzea.
 
Hatxea kenduz, aditza zeharo itxuragabetzen da:
 
"Ezazkunde" dezente ilunagoa da "ezhazkunde" edo "ez-hazkunde" baino.
 
Oraindik ilunago "ezazi", "ezhazi" baino. Zer esanik ez, aditzari
atzizkiak jartzen hasiz gero: "ekonomia ezaztea"?
 
Zer lehentasun gailentzen zaio, batzuen iritziz, ulergarritasunari?
"Zuzentasuna"?
 
Hiztegi Batuari begirada bat botata, niri iruditzen zait Euskaltzaindiak
ez duela batere irizpide argirik hitz-eraketaren alderdi
fonetiko-ortografiko honi buruz.
 
Zeren eta, Hiztegi Batuan, 
"deshidratatu" eta "deshidratazio" agertzen baitira. Ez
"desidratatu/desidratazio" (hau begiko mina!).
"ezbehar", "ezbide", "ezberdin", "ezdeus" eta abar agertzen baitira. Ez
"ezpehar", "ezpide", "ezperdin", "ezteus" eta abar.
"ezgai", "ezgaitasun", "ezgauza"... eta ez "ezkai", "ezkaitasun",
"ezkauza"...
Hatxea kendu "behar" hori, beraz, nondik letorke? Inork argudio sendorik
bai?
 
Eta, hitz-eraketaz ari garela, deigarria gertatzen zait Hiztegi Batuan
Euskaltzaindiak zenbait kasutan osagairen bateko letrak ere
ezabatzerainoko bategite-irrika agertzea ("ezilkor" hitzaren adibidea),
eta beste kasu batzuetan, ordea, baita lexikalizazio kasu aski
nabarmenetan ere, Euskaltzaindiak ez onartzea bi hitz batera idaztea ere
(are gutxiago, letrak kentzea). Adibidez, "diru laguntza", "diru
sarrera", "kalte ordain", "kontu hartzaile".
 
Eta, aldaketa fonetikoen beste kasu nire ustez eztabaidagarri bat
aipatzearren, sekula ez dut ulertu zergatik "merke" adjektiboari
"merkatu" aditz nahasgarri hori dagokion, eta "heze" edo "mehe"ri,
ordea, "hezetu" edo "mehetu".
 
Arau argi eta garbi bat ez dagoen guztietan, ni behintzat
ulergarritasunaren alde. Nire botoa, Jon Altza, "ezhazkunde"ren alde.
 
Xabier
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120622/5584938d/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_interior.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 11356 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120622/5584938d/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago