[itzul] Acrecimiento

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Or, Eka 22, 15:28:13, CEST 2012


Erreferentzia zuregandik espero nuen, irizpidea hain argi omen zeneukanez.

InHibizioak inHibizio, nik erreferentzia zehatzago bat daukat,
gardentasunaren garrantziaren erakusgarri:

"Hitz elkartuen osaera eta idazkera, LEF batzordearen emaitza,
Euskaltzaindiaren gomendio-arauak". Euskaltzaindia, 1992. 76. orrialdea,
"idazkera" goiburupean.

Ondo izan.

Xabier

<jon-agirre a bildua ej-gv.es> igorleak hau idatzi zuen (2012eko ekaren 22a 14:46):

>   Euskaltzaindiko norbaitek erreferentzia ematen ez digun bitartean,
> hemen bilatuta akaso:****
>
> ** **
>
> http://www.euskaltzaindia.net/euskera****
>
> ** **
>
> ** **
>
> ** **
>  ------------------------------
>
> *Nork:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
> *Bidaltze-data:* viernes, 22 de junio de 2012 10:59
> *Nori:* ItzuL
> *Gaia:* Re: [itzul] Acrecimiento****
>
> ** **
>
> Euskaltzaindiaren irizpide (arau?) horren erreferentzia eskertuko nuke.
> Bai, kontsonante ostean hatxea kendu behar izanarena, salbu eta
> "deshidratazio" eta abarrekin.****
>
> <jon-agirre a bildua ej-gv.es> igorleak hau idatzi zuen (2012eko ekaren 22a 09:51):
> ****
>
> Hortaz, ‘burdinori’, ‘burezur’, ‘deserri’, ‘elkarrizketa’, ‘oinarri’,
> ‘udalerri’ erabili beharrean, *burdinhori, *burhezur, *desherri,
> *elkarhizketa, *oinharri, *udalherri erabiltzen dituzu. Begietako minik?**
> **
>
>  ****
>
> Gure aurreko belaunaldiak eztabaidatu zuen hori orain dela berrogeitik
> gora urte. Euskaltzaindiak horretan argi utzi du irizpidea: arau orokorra
> da kontsonante ostean ez dagoela h-rik. Salbuespenak ‘deshidratatu’
> hitzaren familiakoak (teknikoak edo) eta ‘burho’ modukoak (euskalkikoak)
> dira.****
>
>  ****
>
> Hitzen esanahia jakin behar da, osaerari (osagaiei) garrantzia kenduta;
> izan ere, nork ikusten du oinik edo harririk oinarrian edo seinik
> senideagan edo arrik arraizean. Hitzen esanahia jakin arte ez dakigu hitz
> batek zer esan nahi duen; ‘ezazkunde’k, ‘ez-hazkunde’k edo ‘ez hazkunde’k
> zer esan nahi duen ere ez; ez baita ‘hazkunderik eza’, garapenaren
> filosofia oso bat baino. Beraz, ‘ezazkunde’, ikasitakoan arazorik ez, eta
> ikasi arte, idazkera gorabehera, ideiarik ere ez. Badago, etimologiazaleen
> lasaitasunerako, ‘ez-hazkunde’ idaztea, ohitu arte (lehen, ‘elkar hizketa’
> idazten zen bezala, ohitu arte), baina salbuespenen zerrenda alferrik
> handitzea litzateke.****
>
>  ****
>
> Jon****
>
>  ****
>
>  ****
>
>  ****
>  ------------------------------
>
> *Nork:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
> *Bidaltze-data:* jueves, 21 de junio de 2012 19:13
> *Nori:* ItzuL
> *Gaia:* [itzul] Acrecimiento****
>
>  ****
>
> Atsekabegarria iruditzen zait euskarazko testuen ulergarritasuna samurtu
> beharrean, hura aldapagoratu egiten duen aukera baten alde erabakitzea.
>
> Hatxea kenduz, aditza zeharo itxuragabetzen da:
>
> "Ezazkunde" dezente ilunagoa da "ezhazkunde" edo "ez-hazkunde" baino.
>
> Oraindik ilunago "ezazi", "ezhazi" baino. Zer esanik ez, aditzari
> atzizkiak jartzen hasiz gero: "ekonomia ezaztea"?
>
> Zer lehentasun gailentzen zaio, batzuen iritziz, ulergarritasunari?
> "Zuzentasuna"?
>
> Hiztegi Batuari begirada bat botata, niri iruditzen zait Euskaltzaindiak
> ez duela batere irizpide argirik hitz-eraketaren alderdi
> fonetiko-ortografiko honi buruz.
>
> Zeren eta, Hiztegi Batuan,
> "deshidratatu" eta "deshidratazio" agertzen baitira. Ez
> "desidratatu/desidratazio" (hau begiko mina!).
> "ezbehar", "ezbide", "ezberdin", "ezdeus" eta abar agertzen baitira. Ez
> "ezpehar", "ezpide", "ezperdin", "ezteus" eta abar.
> "ezgai", "ezgaitasun", "ezgauza"... eta ez "ezkai", "ezkaitasun",
> "ezkauza"...
> Hatxea kendu "behar" hori, beraz, nondik letorke? Inork argudio sendorik
> bai?
>
> Eta, hitz-eraketaz ari garela, deigarria gertatzen zait Hiztegi Batuan
> Euskaltzaindiak zenbait kasutan osagairen bateko letrak ere ezabatzerainoko
> bategite-irrika agertzea ("ezilkor" hitzaren adibidea), eta beste kasu
> batzuetan, ordea, baita lexikalizazio kasu aski nabarmenetan ere,
> Euskaltzaindiak ez onartzea bi hitz batera idaztea ere (are gutxiago,
> letrak kentzea). Adibidez, "diru laguntza", "diru sarrera", "kalte ordain",
> "kontu hartzaile".
>
> Eta, aldaketa fonetikoen beste kasu nire ustez eztabaidagarri bat
> aipatzearren, sekula ez dut ulertu zergatik "merke" adjektiboari "merkatu"
> aditz nahasgarri hori dagokion, eta "heze" edo "mehe"ri, ordea, "hezetu"
> edo "mehetu".
>
> Arau argi eta garbi bat ez dagoen guztietan, ni behintzat
> ulergarritasunaren alde. Nire botoa, Jon Altza, "ezhazkunde"ren alde.
>
> Xabier
>   ****
>
>  <http://www.turismoa.euskadi.net/s11-18805/eu/>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120622/75f20bd4/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_interior.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 11356 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120622/75f20bd4/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago