[itzul] Acrecimiento

Jon Altza jonsanchez80 a bildua gmail.com
Or, Eka 22, 18:14:22, CEST 2012


Eztabaida bizi sorrarazi dudala ikusirik, nik ere ku-ku egin beharko dut
hemendik. Ea ba:

Erabakia hartzerakoan, Jonek esandakoak hartu nituen kontuan.
Gerora beste hainbat iritzi azaldu dira.
Sentitzen dut ulergarritasunari kalte egiteak atsekabea sortzen badizu,
Xabier ;-)
Egia da inork ez duela planteatzen oinarriaren azpian harria dagoenik,
baina elkar hizketa oso kontzeptu arrunta egiten zaigu.
Beraz,
Kontuan hartuta zuzentasun politikoak sortzen dituen hitz hauek ez direla
iraupen luzekoak, nire erabakia aldatuko dut eta *'ez-hazkunde' erabiliko
dut*, horrela, marratxo eta guzti. Geroago, geuk, hiztunok, erabakiko dugu,
erabileraren arabera, H hori eta marratxoa desagerraraziko ditugun ala ez,
baina nago ez dela halakorik gertatuko, gutxi barru inork ez baitu hitza
gogoratu ere egingo (Altzako Nostradamus dixit).

Mila esker guztioi!

Hala ere, segi eztabaidan, interesgarri dago-eta!

JON




Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012eko
ekaren 22a 15:28):

> Erreferentzia zuregandik espero nuen, irizpidea hain argi omen zeneukanez.
>
> InHibizioak inHibizio, nik erreferentzia zehatzago bat daukat,
> gardentasunaren garrantziaren erakusgarri:
>
> "Hitz elkartuen osaera eta idazkera, LEF batzordearen emaitza,
> Euskaltzaindiaren gomendio-arauak". Euskaltzaindia, 1992. 76. orrialdea,
> "idazkera" goiburupean.
>
> Ondo izan.
>
> Xabier
>
> <jon-agirre a bildua ej-gv.es> igorleak hau idatzi zuen (2012eko ekaren 22a 14:46):
>
>   Euskaltzaindiko norbaitek erreferentzia ematen ez digun bitartean,
>> hemen bilatuta akaso:****
>>
>> ** **
>>
>> http://www.euskaltzaindia.net/euskera****
>>
>> ** **
>>
>> ** **
>>
>> ** **
>>  ------------------------------
>>
>> *Nork:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
>> *Bidaltze-data:* viernes, 22 de junio de 2012 10:59
>> *Nori:* ItzuL
>> *Gaia:* Re: [itzul] Acrecimiento****
>>
>> ** **
>>
>> Euskaltzaindiaren irizpide (arau?) horren erreferentzia eskertuko nuke.
>> Bai, kontsonante ostean hatxea kendu behar izanarena, salbu eta
>> "deshidratazio" eta abarrekin.****
>>
>> <jon-agirre a bildua ej-gv.es> igorleak hau idatzi zuen (2012eko ekaren 22a
>> 09:51):****
>>
>> Hortaz, ‘burdinori’, ‘burezur’, ‘deserri’, ‘elkarrizketa’, ‘oinarri’,
>> ‘udalerri’ erabili beharrean, *burdinhori, *burhezur, *desherri,
>> *elkarhizketa, *oinharri, *udalherri erabiltzen dituzu. Begietako minik?*
>> ***
>>
>>  ****
>>
>> Gure aurreko belaunaldiak eztabaidatu zuen hori orain dela berrogeitik
>> gora urte. Euskaltzaindiak horretan argi utzi du irizpidea: arau orokorra
>> da kontsonante ostean ez dagoela h-rik. Salbuespenak ‘deshidratatu’
>> hitzaren familiakoak (teknikoak edo) eta ‘burho’ modukoak (euskalkikoak)
>> dira.****
>>
>>  ****
>>
>> Hitzen esanahia jakin behar da, osaerari (osagaiei) garrantzia kenduta;
>> izan ere, nork ikusten du oinik edo harririk oinarrian edo seinik
>> senideagan edo arrik arraizean. Hitzen esanahia jakin arte ez dakigu hitz
>> batek zer esan nahi duen; ‘ezazkunde’k, ‘ez-hazkunde’k edo ‘ez hazkunde’k
>> zer esan nahi duen ere ez; ez baita ‘hazkunderik eza’, garapenaren
>> filosofia oso bat baino. Beraz, ‘ezazkunde’, ikasitakoan arazorik ez, eta
>> ikasi arte, idazkera gorabehera, ideiarik ere ez. Badago, etimologiazaleen
>> lasaitasunerako, ‘ez-hazkunde’ idaztea, ohitu arte (lehen, ‘elkar hizketa’
>> idazten zen bezala, ohitu arte), baina salbuespenen zerrenda alferrik
>> handitzea litzateke.****
>>
>>  ****
>>
>> Jon****
>>
>>  ****
>>
>>  ****
>>
>>  ****
>>  ------------------------------
>>
>> *Nork:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
>> *Bidaltze-data:* jueves, 21 de junio de 2012 19:13
>> *Nori:* ItzuL
>> *Gaia:* [itzul] Acrecimiento****
>>
>>  ****
>>
>> Atsekabegarria iruditzen zait euskarazko testuen ulergarritasuna samurtu
>> beharrean, hura aldapagoratu egiten duen aukera baten alde erabakitzea.
>>
>> Hatxea kenduz, aditza zeharo itxuragabetzen da:
>>
>> "Ezazkunde" dezente ilunagoa da "ezhazkunde" edo "ez-hazkunde" baino.
>>
>> Oraindik ilunago "ezazi", "ezhazi" baino. Zer esanik ez, aditzari
>> atzizkiak jartzen hasiz gero: "ekonomia ezaztea"?
>>
>> Zer lehentasun gailentzen zaio, batzuen iritziz, ulergarritasunari?
>> "Zuzentasuna"?
>>
>> Hiztegi Batuari begirada bat botata, niri iruditzen zait Euskaltzaindiak
>> ez duela batere irizpide argirik hitz-eraketaren alderdi
>> fonetiko-ortografiko honi buruz.
>>
>> Zeren eta, Hiztegi Batuan,
>> "deshidratatu" eta "deshidratazio" agertzen baitira. Ez
>> "desidratatu/desidratazio" (hau begiko mina!).
>> "ezbehar", "ezbide", "ezberdin", "ezdeus" eta abar agertzen baitira. Ez
>> "ezpehar", "ezpide", "ezperdin", "ezteus" eta abar.
>> "ezgai", "ezgaitasun", "ezgauza"... eta ez "ezkai", "ezkaitasun",
>> "ezkauza"...
>> Hatxea kendu "behar" hori, beraz, nondik letorke? Inork argudio sendorik
>> bai?
>>
>> Eta, hitz-eraketaz ari garela, deigarria gertatzen zait Hiztegi Batuan
>> Euskaltzaindiak zenbait kasutan osagairen bateko letrak ere ezabatzerainoko
>> bategite-irrika agertzea ("ezilkor" hitzaren adibidea), eta beste kasu
>> batzuetan, ordea, baita lexikalizazio kasu aski nabarmenetan ere,
>> Euskaltzaindiak ez onartzea bi hitz batera idaztea ere (are gutxiago,
>> letrak kentzea). Adibidez, "diru laguntza", "diru sarrera", "kalte ordain",
>> "kontu hartzaile".
>>
>> Eta, aldaketa fonetikoen beste kasu nire ustez eztabaidagarri bat
>> aipatzearren, sekula ez dut ulertu zergatik "merke" adjektiboari "merkatu"
>> aditz nahasgarri hori dagokion, eta "heze" edo "mehe"ri, ordea, "hezetu"
>> edo "mehetu".
>>
>> Arau argi eta garbi bat ez dagoen guztietan, ni behintzat
>> ulergarritasunaren alde. Nire botoa, Jon Altza, "ezhazkunde"ren alde.
>>
>> Xabier
>>   ****
>>
>>  <http://www.turismoa.euskadi.net/s11-18805/eu/>
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120622/ae077d36/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_interior.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 11356 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120622/ae077d36/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago