[itzul] Copago
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ast, Eka 28, 11:57:14, CEST 2012
Barkatu. Aurreko mezuan esaldi bat jan dut.
>>>Non daude fideltasunaren mugak?
Egia da kontua korapilatsua dela, baina bi gauza esan nahi ditut.
-----Mensaje original-----
De: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER [mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.com]
Enviado el: jueves, 28 de junio de 2012 11:49
Para: 'ItzuL'
Asunto: Re: [itzul] Copago
>>>Non daude fideltasunaren mugak?
Bi gauza esan nahi ditut.
- Hain luze datorren arazo hau ez da itzulpen-arazoa, terminologikoa baizik. Egia da, euskaraz batez ere, eremu biak gainezarri egiten direla, baina, arazoa terminologikoa dela gogoan hartu ezean, galtzeko arriskuan gaude.
- <<Copago>> termino bat den aldetik, euskaraz eman nahi dugularik, gure ardura ez da termino horri dagokion edukia / esangura / kontzeptua zein den zehaztea. Hori emanda dator: orain arte osasun-zerbitzu publikoak medikamentuen preziotik bere gain hartu duen partea murriztea, eta herritarraren lepora ezartzea murrizturiko zatia.
Gure ardura / eginkizuna da terminoaren adierazlea zehaztea. Nire iritziz, zuhurrena jatorrizko adierazlearen itxura / formazioa / eratorbidea errespetatzea izaten da, eta, eragozpen morfologikorik, semantikorik... egon ezean, lehen aukera horixe da niretzat.
<<Errealitatea deskribatzea>> eta horrelako argudioak ez zaizkit zilegi iruditzen. Zer da orain arteko sistemari <<ordainketa partekatua>> deitzea baino errealagoa, zergen bitartez ordaintzen baitugu gutako bakoitzak medikamentu subentzionatuen partetxo bat?
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago