[itzul] zentimoaren ikurra
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Mar 6, 11:33:52, CET 2012
Euroaren zentimoa 'cent' idazten da Karlosek dioen moduan, baina ez da
laburdura ez ikurra, izena baino. Zentimoaren laburdura 'zm.' omen da
Josebak esandako zerrendan (omen dela diot, ez dudalako estekan sartzea
lortu, ordenagailu berria jarri didate eta ez nabil ondo).
Dena den, euroaren zentimoa esateko, idatziz, 'cent' nahikoa laburra da;
horretarako ez da behar karaktere bakar bat gutxiago baino ez daukan
'zm.', kasu berezietan ez bada. Labur beharrik ez dagoenean, hala ere,
'zentimo' erabiliko nuke, oso-osorik.
Jon
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren izenean: Itziar
Bidaltze-data: martes, 06 de marzo de 2012 10:51
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] zentimoaren ikurra
Lehenago ere atera da gai hau itzulen, eta zentimoak laburdura ofizialik
ez duela eta nazioartean "c" eta "ct" erabili ohi dela irakurri dugu
orduko mezuetan. Beste mezuren batean, berriz, "CENT" proposatzen da.
Badakizue zein erabilera zabaldu den?
Eskerrik asko.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago