[itzul] BEZ
Patxi Petrirena
petrirena a bildua gmail.com
As, Mar 13, 16:59:03, CET 2012
Arratsalde on.
Hona zer dioen 'Berria'ren estilo-liburuak (57. or.). Azalpen laburra
da, eta, gainera, horren argitan jakin dezakegu zer proposatzen duten
aurrerago dakarten sigla-zerrendako adibide batzuetarako.
<<Sigla eta akronimo batzuk izen berezien ordezkoak izan ohi dira, eta
haiek bezala deklinatzen dira.
- UPNk atzo aurkeztu zuen lege zuzenketa.
- NBEren erabakiak ika-mika piztu du.
Beste batzuk izen arrunten ordezkoak dira, eta haiek bezala
deklinatzen dira; beraz, artikulua hartzen dute.
- GKEak laguntzeko prest daude.
- Sekulakoa da BEZari loturiko iruzurra.>>
Horraino azalpena. Sigla-zerrendara joanez gero (187.-195. orriak),
behean zerrendatutakoak ditugu, gutxien-gutxienez, azalpena letra
xehez dutenak eta, beraz, "izen arrunten ordezko" jo beharko
genituzkeenak. Zerrendan ez da deklinabideari buruzko daturik ematen,
baina horiek 'Berria'n GKE eta BEZ bezala deklinatzekoak direla pentsa
dezakegu (eta bat nator).
ABLE aldi baterako laneko enpresa (*ETT)
AHT abiadura handiko trena
BEZ balio erantsiaren gaineko zerga
BTS goi teknikarien agiria (Frantziako hezkuntza)
DNA azido desoxirribonukleikoa
DVD disko aldagarri digitala. Sigla erabili.
ETE enpresa txiki eta ertaina (*PYME)
GIS informazio geografikorako sistema
GPS kokatze sistema orokorra
JEZ jarduera ekonomikoen gaineko zerga
KPI kontsumo prezioen indizea
LTD lurreko telebista digitala
NA nortasun agiria (*NAN)
NPG nazio produktu gordina, nazio produktu garbia
PC ordenagailu pertsonala
PVC polibinil kloruroa
RNA azido erribonukleikoa
SA sozietate anonimoa
SMS telefonoko mezu laburrak
TIPP petrolio produktuen gaineko zerga
ItzuL zerrenda honetan ere ibili dugu kontu hau behin baino gehiagotan.
* 2000ko abendua (BEZ / BEZa): http://tinyurl.com/6h5dgq
* 2005eko abuztua (“I+G-a” dela eta, Alfontso Mujika): http://tinyurl.com/57kz6r
Eta 2tzul blogean luze eta zabal aztertu zuen kontua Irene Arraratsek,
2008ko abenduan: Siglen deklinabidea. http://www.eizie.org/2tzul
Berariaz aipatu nahi nuke, hari honetan, Fundeuk gaztelaniarako ematen
duen gomendio bat: Siglas: escritura de su desarrollo
(http://ttiki.com/35704)
<<El desarrollo de una sigla se escribe con minúsculas si está formada
por nombres comunes.
Así, en frases como «Descartada una subida del Impuesto sobre el Valor
Añadido (IVA)» y «España entrará en recesión y su Producto Interior
Bruto (PIB) se contraerá un 1 %» lo apropiado hubiera sido escribir
«impuesto sobre el valor añadido» y «producto interior bruto», pues en
ambos casos los nombres son comunes y, por tanto, se escriben con
minúscula.>>
Eta hori bat dator ('Berria'ren estilo liburukoa bat datorren bezala)
EIMAren estilo-liburuko 'Letra larriak erabiltzeko irizpideak' lanean
zergen izenetarako proposatzen denarekin.
Honetara helduta, jakin nahi nuke euskal administrazioko testugileen
artean aldekorik ba ote duen irizpide horrek edo nola dagoen kontua.
(Badaezpada: serio ari naiz, jakinminez, eta ez ironiaz).
Ongi izan!
Patxi Petrirena
Elhuiyar Hizkuntza Zerbitzuak
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago