[itzul] Zalantza
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.com
Or, Mar 16, 12:51:34, CET 2012
1. "Ortotipografia" deritzon eskuliburu batek zergatik eman behar ditu morfosintaxiari buruzko arauak?
2. Antza, EIMAkoak "kalteak" konpondu nahian ibili ziren _Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak_ deritzon eskuliburuan (132-133 or.).
3. EITBren _Euskarazko albistegietarako esku-liburua II_ izenekoan (86. or.) aholku hau dator ehunekoez ari dela: "Erabilerarik zabalena aidtza pluralean jartzea da. Plurala erabiliz gero, gainera, askotan errazagoa da testuaren koherentziari eustea".
4. Jarri duzun esaldiaren arazoa, dena dela, ez du ehunekoaren erabilerak eragiten. Arazoa da perpaus horretan subjektu bat dagoela (% 42) eta izen-predikatu bat (ikasleak), plurala dena. Ehuneko hori singularra dela onartuko bagenu ere, predikatu pluralak aditza pluralean jartzea eskatzen dizu:
% 42 DBHko ikasleak dira.
Askotan gertatzen da subjektua eta izen-predikatua bat ez etortzea numeroan, eta orduan aditza pluralean jartzera jotzen da.
Kontatu dizutena (sing.) lelokeriak (pl.) dira.
Beratarrak (pl.) jende oso atsegina (sing.) dira.
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago