[itzul] Encharcadizo
    Mendiola Agirre, Aitzol (Euskarabidea) 
    amendioa a bildua cfnavarra.es
       
    Ast, Mar 22, 09:42:35, CET 2012
    
    
  
Hara! Ni "osinga", "osingara" eta holakoen bila. Burutik pasatu ere ez zait egin ur-zingira izan zitekeenik. Baina bai, OEHk dio Elexpururen Bergarako hiztegiak dakarrela. 
Aitzol Mendiola
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de GOIKOETXEA GLEZ. DE LANGARIKA, IRATXE
Enviado el: jueves, 22 de marzo de 2012 9:36
Para: 'ItzuL'
Asunto: Re: [itzul] Encharcadizo
Ur-zingira (ur zingirie) izango da "uxingarie" hori. 
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Mendiola Agirre, Aitzol (Euskarabidea) Enviado el: jueves, 22 de marzo de 2012 9:33
Para: a.altuna a bildua ueu.org; ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Encharcadizo
Egun on:
Tarteka urak hartzen dituen lurrei Durangon "uxingarie" esaten zaie (hori solo hori uxingarie da). Saiatu naiz OEHn eta Labayrun hitz horren bila, baina ez dut deus aurkitu.  
Aitzol Mendiola
 
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Ander Altuna-UEU Enviado el: jueves, 22 de marzo de 2012 9:25
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Encharcadizo
Haltzadi kantauriarraz diharduen testu honetan:
... Galeria moduko baso-formazioak dira, haltza nagusi dutenak. Ibilguak inguratzen dituzte, eta iraunkorki *istildutako* sakonuneetan edo oso lurzoru hezeetan ere azaltzen dira.
Elhuyar hiztegian eta Euskalterm-en ageri dira/istildu, istiltze eta istilgarri./
og., 2012.eko marren 22a 00:30(e)an, Itzuliz Itzulpen Zerbitzua(e)k idatzi zuen:
> Kaixo: nola eman dezaket 'terreno encharcadizo' euskaraz?
>
> Mila esker, aurrez
>
> Joxemari
>
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago