[itzul] [SPAM] Re: Encharcadizo
jon.alonso
jon.alonso a bildua unavarra.es
Ast, Mar 22, 09:48:02, CET 2012
El 22/03/2012 9:38, Diez de Ultzurrun escribió:
> Mezu-sorta hau agortu baino lehen:
>
> 'Idoi' toponimo ugariak ere horrelako zerbait esan nahi omen du zenbait adituren ustez: ura gelditzen eta biltzen den bazterra.
>
> Hala ere, "encharcadizo" emateko, hots, istil, istinga, padura (madura), idoi bilakatzeko erraztasuna duen parajearen izendatzeko, egokia iruditu zait 'istilkor' moldea, lagunak proposatu bezala.
>
> Bitxikeria bat:
> <<Aitak esan zidan (hainbat aldiz Erronkaribarren ibili baitzen hango azken euskaldunekin solasean) Izaba eta Uztrotze aldeko "uskaldun" horiek (kaltzoin, sonbreru, gerriko paxa eta guzti ibiltzen zirenek) ez zutela batere laket "Idoia" izena neskatilen deitzeko, halako paraje istiltsuen urrina hartzen ziotelako, nonbait.>>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: javier-etxebarria a bildua ej-gv.es
> Bidaltze-data: jueves, 22 de marzo de 2012 9:06
> Nori: itzul a bildua postaria.com
> Gaia: Re: [itzul] Encharcadizo
>
> Encharcado: istinga?
Periko, Izabara sartu aitzin, ezker hartuta, bidexka batetik joanda,
bertakoek "Ermita de Idoia" deitzen dutena dago. Urtean behin "Día de
las Idoias" ospatzen dute, erromeria egiten dute, alegia. Izaban
bederen, Idoia deitzea Lizarran Puy deitzea bezalakoa edo Eibarren
Arrate deitzea bezalakoa da.
Ongi segi,
Jon
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago