[itzul] el pueblo que está más al norte

Axun Gereka axuntxo a bildua gmail.com
As, Mar 27, 15:06:45, CEST 2012


ipar-muturreko herria?

2012/3/27 Kulturgintza <kulturgintza a bildua aek.org>

> Kaixo!
> Nola esango zenukete esaldi hori euskaraz, zuzen eta jator?
> Lantokian inkesta bat egin dugu eta denetarik erantzun digute...
> Proposamenik bai?
> E asko!
>
>
> ar., 2012.eko marren 27a 11:09(e)an, kixmi(e)k idatzi zuen:
>
>> Hiztegi Batu Oinarridunean badator azalpena: "-/gune/ formako
>> garden-erregularra da hobestekoa, /hartune/ -/t/-duna egiteko arrazoirik ez
>> dagoenez."
>>
>> 27/03/2012 10:58(e)an, GOIKOETXEA GLEZ. DE LANGARIKA, IRATXE(e)k idatzi
>> zuen:
>>
>>> Hiztegi batuan 'hargune' dakarrela eta, burutazio sorta:
>>>
>>> 1. HBko 'hargune' hori azalpen barik dator. Ez da izango hargune =
>>> harrigune?
>>>
>>> - Orotarikoan 'harrigune'-ren aldaera da 'hargune' (= harrobia)
>>> - Elhuyarrek 'hartune'baino ez dakar "toma" esateko.
>>> - Euskaltermek 'hargune' baino ez dakar. Eta berdin Zehazkik.
>>> - Sarasola sarituaren lehenengo hiztegiak (euskara-euskara zenak) ez
>>> zekarren ez 'hargune' ez 'hartune'.
>>>
>>> 2. Hiztegi batuan 'hargune' agertu aurretik, zein forma erabiltzen zen?
>>> Zein zen nagusi?
>>> Ezin dezaket XX. mendeko euskararen corpusa zabaldu, begiratzeko.
>>>
>>> 3. Eta hiztegigileek oker ulertu badute HBko 'hargune'-ren adiera?
>>>
>>> Gogoeta burubakoak izango dira, agian. Baina larregitan egiten dugu
>>> denok hiztegi batua non, gu han.
>>> Eta aspaldi honetan errebeldetuta nago. :-)
>>>
>>> Iratxe
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> -----Mensaje original-----
>>> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces@**postaria.com<itzul-bounces a bildua postaria.com>]
>>> En nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
>>> Enviado el: martes, 27 de marzo de 2012 10:32
>>> Para: itzul a bildua postaria.com
>>> Asunto: Re: [itzul] Hidrante de incendios / Boca de incendios
>>>
>>> Horiek askotan izendatzen ditugu jendearentzako lokalen segurtasuna dela
>>> eta, baina finkatuta ez dago ezer. Nire proposamena:
>>>
>>> sute(rako) hodi prestatua (eu)
>>> boca de incendios equipada (es)
>>> bouche à incendie (equipée) (fr)
>>> (fire) hose reel (en)
>>>
>>> (columna de) hidrante (exterior) (es)
>>> fire hidrant (en)
>>> prise d'eau d'incendie (fr)
>>> (kanpoko) ur hargunea (eu)
>>>
>>> itzalgailua (eu)
>>> extintor (es)
>>> extincteur (fr)
>>> fire extinguisher (en)
>>>
>>> Oso diferentea da 'kanpoko ur hargunea' (zeuk ipini behar duzu hodia,
>>> suhiltzaileek jakina) eta 'suterako hodi prestatua'. Hodi prestatuari ezin
>>> zaio 'ur hargune' esan, nire iritziz; han ez delako ura hartzen: handik ura
>>> bota egiten da, hodi eta guzti prestatuta dagoelako. 'Ahoa' izan daiteke,
>>> baina adierazgarriagoa da 'hodi prestatua'.
>>>
>>> Bestalde, hargune/hartune: har(tu) + (g)une = hargune (HBn dator)
>>>
>>> Jon
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> -----Jatorrizko mezua-----
>>> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces@**postaria.com<itzul-bounces a bildua postaria.com>]
>>> Noren izenean: Itzuliz Itzulpen Zerbitzua
>>> Bidaltze-data: lunes, 26 de marzo de 2012 17:50
>>> Nori: itzul a bildua postaria.com
>>> Gaia: [itzul] Hidrante de incendios / Boca de incendios
>>>
>>> Kaixo: zer alde dago batetik bestera? Biak gauza bera direla dirudi.
>>> Kontua da testu batean biak ageri zaizkidala, segidan, bi kontzeptu
>>> desberdin gisa.
>>>
>>> Bat 'ur-hartune' bada, bestea?
>>>
>>> Mila esker, aurrez
>>>
>>> Joxemari
>>>
>>>
>>>
>>
>


-- 
Axun Gereka



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago