[itzul] OMS euskaraz

Mendiola Agirre, Aitzol (Euskarabidea) amendioa a bildua cfnavarra.es
Ost, Mar 28, 10:44:50, CEST 2012


Google-en biak sartuz gero, Munduko Osasun Erakundea 6.000 aldiz, eta Osasunaren Mundu Erakundea 84.000 aldiz.

Bada beste termino bat ere: Osasunerako Mundu Erakundea. 8.000 aldiz.   

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Agurtzane Mallona
Enviado el: miércoles, 28 de marzo de 2012 10:39
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] OMS euskaraz

Egun on, lagunok!

Aspaldiko partez, hemen natorkizue galdera lelo baina garrantzizko batekin.
Itzultzen nabilen testuan "Organización Mundial de la Salud" agertzen zait.
Glosarioan jasota daukagu terminoa (Munduko Osasun Erakundea), EIMAk dakarren moduan. Konformatzen erraza ez, eta Euskaltermen begiratu dut eta "Osasunaren Mundu Erakundea" dela dio. Laburdura moduan OME ikusita eduki dut hainbat tokitan, baina ez MOE. Hau da herri honetan eta hainbeste gorroto dudan batasunik eza. Itzultzaileok zoratu, irakurleak, ikasleak eta irakasleak zoratu! Bietatik zein erabili beharko nuke, zuen ustez? Eskerrik asko.

--
Agurtzane Mallona
Itzulpen Zerbitzua
Deustuko Unibertsitatea
Tel.: 944 139 177, luz.: 2722



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago