[itzul] Goitibehera

GOIKOETXEA GLEZ. DE LANGARIKA, IRATXE goikoetxea_iratxe a bildua eitb.com
Ast, Maiatza 3, 11:53:09, CEST 2012


Egun on!



Jakinmina daukat aspalditik 'goitibehera' hitza dela eta. Hiztegiek adiera bi ematen dizkigute:



1. Garai bateko jostailu bat, aldatsak tragatzeko abiadan jaisteko.

2. Gorabehera, lurrekoa zein bizitzakoa.







Kontua da gure etxean 'jausi'-ren parekotzat erabiltzen dugula, honelako esaldietan:



"Ez hurreratu ertzera, goitibehera haundia dago eta."



Hau da, "altuera, jausia..."





Erabilera hori ezagun egiten zaizue beste inori?



Eskerrik asko!



Iratxe

<http://www.eitb.tv/>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago