[itzul] EHAA

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Al, Maiatza 7, 09:49:32, CEST 2012


Kixmik arrazoia. Zentzu gabeko aldaketak; gehienez ere, identitateen espainolizazioa indartzea da helburua. Jaurlaritza honek, sakoneko ezer egin ez duenez (zer mamiri ekin ez zekienez), itxurak aldatzen jardun du jo ta ke, hemendik pasatu direla igar dadin (hau hara, hura horra, hori hona, uniformeak aldatu, logoak itxuragabetu, koloreak eta ikurrak trukatu..., bulegoetan, trenetan, eguraldi mapan, ertzaintzan eta abar).

Baina, gora bihotzak! Atzo baino egun bat gutxiago falta da, identitateen obsesioa duten hauek tongorik gabe jokatu behar izateko. Espero dezagun urtebete eskas baino falta ez izatea.

Jon


-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
Bidaltze-data: viernes, 04 de mayo de 2012 14:22
Nori: 'Maider Madariaga'; 'ItzuL'
Gaia: Re: [itzul] EHAA


	Zoritxarrez, kontsultak egiten direnean EHAAren aplikazioak ez du Maiderrek erakutsitako aukera polit hori eskaintzen.


Asier Larrinaga


-----Original Message-----
From: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] On Behalf Of Maider Madariaga
Sent: Friday, May 04, 2012 2:13 PM
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] EHAA

Testu elebiduna begiratzeko aukera badago. Gaurkoa, adibidez:
http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_40?e&2012087
Atal bakoitzaren ondoko PDF irudian sakatu eta honakoa lortuko duzu:

http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_42?e&f=20120504&a=201201994

Batzuk irakurri egiten ditugu, lantzean behin bada ere, eta eskertzekoa da bi zutabe estu ziztrin ez izatea (lehen irakurgaitzak ziren).



________________________________
 De: "LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER" <larrinaga_asier a bildua eitb.com>
Para: 'ItzuL' <itzul a bildua postaria.com> 
Enviado: Viernes 4 de Mayo de 2012 12:42
Asunto: [itzul] EHAA
 

    Oraintxe konturatu naiz EHAA (EAEko buletin ofiziala) alde batetik euskaraz eta beste alde batetik gaztelaniaz argitaratzen dutela, Interneteko bertsioan, behintzat, iazko urtearen erdialdetik hona.


    Tamalgarria!


    Testu paraleloak oso baliagarri dira hitzak eta egiturak kontsultatzeko. Nik, behintzat, sarri erabiltzen dut buletina horrela, eta ia inoiz ez legeen berri izateko.

    Ez dakit noren erabakia izan den, baina pozik hartuko nuke atzera egitea.


Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago