[itzul] EHAA

Dionisio Amundarain Sarasola dioni a bildua facilnet.es
Al, Maiatza 7, 13:31:41, CEST 2012


Kaixo, Jon!
Haizena haizela, nahiz iruditzen zaidan zein haizen, ez al hekien zauri
batzuk ezin ukituak direla, nahiz guztiz objektiboak izan? Inpartzialtasunik
handienaren pean, bazekik jende askok partzialtasunik lotsagarriena
ezkutatzen. Jakin beharko huke. Ondo izan eta eutsi. DIONISIO AMUNDARAIN

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de jon-agirre a bildua ej-gv.es
Enviado el: lunes, 07 de mayo de 2012 9:50
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] EHAA

Kixmik arrazoia. Zentzu gabeko aldaketak; gehienez ere, identitateen
espainolizazioa indartzea da helburua. Jaurlaritza honek, sakoneko ezer egin
ez duenez (zer mamiri ekin ez zekienez), itxurak aldatzen jardun du jo ta
ke, hemendik pasatu direla igar dadin (hau hara, hura horra, hori hona,
uniformeak aldatu, logoak itxuragabetu, koloreak eta ikurrak trukatu...,
bulegoetan, trenetan, eguraldi mapan, ertzaintzan eta abar).

Baina, gora bihotzak! Atzo baino egun bat gutxiago falta da, identitateen
obsesioa duten hauek tongorik gabe jokatu behar izateko. Espero dezagun
urtebete eskas baino falta ez izatea.

Jon


-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
izenean: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
Bidaltze-data: viernes, 04 de mayo de 2012 14:22
Nori: 'Maider Madariaga'; 'ItzuL'
Gaia: Re: [itzul] EHAA


	Zoritxarrez, kontsultak egiten direnean EHAAren aplikazioak ez du
Maiderrek erakutsitako aukera polit hori eskaintzen.


Asier Larrinaga


-----Original Message-----
From: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] On
Behalf Of Maider Madariaga
Sent: Friday, May 04, 2012 2:13 PM
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] EHAA

Testu elebiduna begiratzeko aukera badago. Gaurkoa, adibidez:
http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_40?e&2012087
Atal bakoitzaren ondoko PDF irudian sakatu eta honakoa lortuko duzu:

http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_42?e&f=20120504&a=201201994

Batzuk irakurri egiten ditugu, lantzean behin bada ere, eta eskertzekoa da
bi zutabe estu ziztrin ez izatea (lehen irakurgaitzak ziren).



________________________________
 De: "LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER" <larrinaga_asier a bildua eitb.com>
Para: 'ItzuL' <itzul a bildua postaria.com> 
Enviado: Viernes 4 de Mayo de 2012 12:42
Asunto: [itzul] EHAA
 

    Oraintxe konturatu naiz EHAA (EAEko buletin ofiziala) alde batetik
euskaraz eta beste alde batetik gaztelaniaz argitaratzen dutela, Interneteko
bertsioan, behintzat, iazko urtearen erdialdetik hona.


    Tamalgarria!


    Testu paraleloak oso baliagarri dira hitzak eta egiturak kontsultatzeko.
Nik, behintzat, sarri erabiltzen dut buletina horrela, eta ia inoiz ez
legeen berri izateko.

    Ez dakit noren erabakia izan den, baina pozik hartuko nuke atzera
egitea.


Asier Larrinaga




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago