[itzul] EHAA eta Spam ideologikoa
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Al, Maiatza 7, 15:12:54, CEST 2012
Konstatazioa ideologikoa da (bere) ideologia konstatatzea mingarri zaionarentzat.
Barkatu min egina.
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Koldo Biguri
Bidaltze-data: lunes, 07 de mayo de 2012 13:21
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] EHAA eta Spam ideologikoa
Itzulpenari buruzko zerrenda bat spam ideologikoaz kutsatzea gehiegikeria eta errespetu falta iruditzen zait eta gainontzeko spama bezala tratatzea merezi du.
KOLDO BIGURI
El 2012 mai 7, a las 12:09, jon-agirre a bildua ej-gv.es escribió:
> Bai, horixe ;-)
>
> Baina objektibotasunaz jabetu zaren bezala, jabetuta egongo zinen, bestela ere, halako eGIEZ. Errearen asaskalditxoa ez ahal da berri iturri izango.
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Juan Garzia Garmendia
> Bidaltze-data: lunes, 07 de mayo de 2012 10:10
> Nori: ItzuL
> Gaia: Re: [itzul] EHAA
>
> Ño, Jon, hori azterketa objektibo eta inpartziala!
>
> Merezi du, bai, itzultzaileon foro honetan egotea, halako Egiez jabetzeko.
>
> Gainera, mitinetara joatea ere aurreztuko dugu...
>
> <jon-agirre a bildua ej-gv.es> igorleak hau idatzi zuen (2012eko mairen 07a 09:49):
>> Kixmik arrazoia. Zentzu gabeko aldaketak; gehienez ere, identitateen espainolizazioa indartzea da helburua. Jaurlaritza honek, sakoneko ezer egin ez duenez (zer mamiri ekin ez zekienez), itxurak aldatzen jardun du jo ta ke, hemendik pasatu direla igar dadin (hau hara, hura horra, hori hona, uniformeak aldatu, logoak itxuragabetu, koloreak eta ikurrak trukatu..., bulegoetan, trenetan, eguraldi mapan, ertzaintzan eta abar).
>>
>> Baina, gora bihotzak! Atzo baino egun bat gutxiago falta da, identitateen obsesioa duten hauek tongorik gabe jokatu behar izateko. Espero dezagun urtebete eskas baino falta ez izatea.
>>
>> Jon
>>
>>
>> -----Jatorrizko mezua-----
>> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
>> Bidaltze-data: viernes, 04 de mayo de 2012 14:22
>> Nori: 'Maider Madariaga'; 'ItzuL'
>> Gaia: Re: [itzul] EHAA
>>
>>
>> Zoritxarrez, kontsultak egiten direnean EHAAren aplikazioak ez du Maiderrek erakutsitako aukera polit hori eskaintzen.
>>
>>
>> Asier Larrinaga
>>
>>
>> -----Original Message-----
>> From: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] On Behalf Of Maider Madariaga
>> Sent: Friday, May 04, 2012 2:13 PM
>> To: ItzuL
>> Subject: Re: [itzul] EHAA
>>
>> Testu elebiduna begiratzeko aukera badago. Gaurkoa, adibidez:
>> http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_40?e&2012087
>> Atal bakoitzaren ondoko PDF irudian sakatu eta honakoa lortuko duzu:
>>
>> http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_42?e&f=20120504&a=201201994
>>
>> Batzuk irakurri egiten ditugu, lantzean behin bada ere, eta eskertzekoa da bi zutabe estu ziztrin ez izatea (lehen irakurgaitzak ziren).
>>
>>
>>
>> ________________________________
>> De: "LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER" <larrinaga_asier a bildua eitb.com>
>> Para: 'ItzuL' <itzul a bildua postaria.com>
>> Enviado: Viernes 4 de Mayo de 2012 12:42
>> Asunto: [itzul] EHAA
>>
>>
>> Oraintxe konturatu naiz EHAA (EAEko buletin ofiziala) alde batetik euskaraz eta beste alde batetik gaztelaniaz argitaratzen dutela, Interneteko bertsioan, behintzat, iazko urtearen erdialdetik hona.
>>
>>
>> Tamalgarria!
>>
>>
>> Testu paraleloak oso baliagarri dira hitzak eta egiturak kontsultatzeko. Nik, behintzat, sarri erabiltzen dut buletina horrela, eta ia inoiz ez legeen berri izateko.
>>
>> Ez dakit noren erabakia izan den, baina pozik hartuko nuke atzera egitea.
>>
>>
>> Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago