[itzul] Aldiak
Laxaro
laxaro a bildua gmail.com
As, Maiatza 8, 08:21:36, CEST 2012
Bai, hemen Azpeiti alde honetan "aldiye" da, lehen "a" hori luzatuz esaten
da gainera "aaldiye". Informatu naizenez, lanaldi handi samar baterako
uztarri-aldiak dira, idi edo behi pareak, garotan, etxegintzan e.a.
Pentsatzen egon naiz "uztarri-aldi" horretatik bertatik etorria ez ote den
izango ere.
Laxaro
Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2012eko mairen 06a 09:57):
> "Aldi" hitzak "txanda" esanahia baduela ez da dudarik. Hala ere,
> "aldiye" litzateke hori, eta ez "aldie", ezta?
>
> > El 04/05/2012 11:31, Laxaro escribió:
> >>
> >> Eskerrik asko denoi. Dena den ez dakit "aldi" hori eta hemen esandako
> >> "alde", talde zentzuan, gauza bera ote diren, niri gehiago iruditzen
> zait,
> >> "txanda" gisa izan daitekeela. Uztarriko idi-pareak, edo behi-pareak
> dira
> >> "aldi" horren atzean daudenak, eta txanda funtzioa bete zezaketen.
> >> Laxaro
>
--
Laxaro
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago