[itzul] lanbideei buruzko abestiak

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 10, 09:56:16, CEST 2012


Interneten daukazu letra (labur baina, ustez) osoa. Buruan dabilkit
doinua, baina ez dakit inork gordeta eduki duen grabazioa, Zarauzko
ikastolako haurrek kantatua (zoragarria, eta ez kanta horrengatik
bakarrik):


Frefrísto. (d). izen propioa. Esaera da antzina formula honekin
bataiatzen zituztela ijitoek beren umeak:

"Frefristo Frefristo, kasta gogorra, neskia baldin bada Maritxu,
mutilla baldin bada Martintxo, ofizio enpliau, astobuztanmoztaille,
ero [=edo] txorroztaille, koño!"

Gure aita-zanari entzuna. Manolo Urbietak badu haur-kanta bat egina
hitz hauekin. Frefristo hori zer den ez dakigu.


Leire Otxotorena<lotxotorena a bildua yahoo.es> igorleak hau idatzi zuen (2012-05-10):
> Kaixo.
>
> Ikasliburu baten itzulpenean lanbideei buruzko abesti baten hitzak jarri
> beharrean naiz. Interneten bila ibili ondoren, Urtxintxa abestiak bilduman
> Imanol Urbietak eginiko bat badela ikusi dut. Lagin bat ere
> entzun dut eta oso egokia iruditu zait. Alabaina, ez ditut hitzak osorik
> aurkitu. Eskertuko nuke norbaitek hitzak edo abestia bera helaraziko
> balizkit.
>
> Mila esker.
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago