[itzul] suminduak / haserretuak

martin-rezola a bildua ivap.es martin-rezola a bildua ivap.es
As, Maiatza 15, 13:53:27, CEST 2012


Eta hizkuntzaren kultur erreferentziak? 

"Honela mintzatu zen Zaratustra" idatzi zuen Friedrich Nietzsche-k, ez "Honela hitz egin zuen Zaratustrak"*. Horrelaxe heldu baitzaigu guri, Xabier Mendiguren Bereziarturen itzulpena dela medio. Darwin-en lan garrantzitsuena "Espezieen jatorriaz" dugu, ez "Espezieen iturburuaz"*. Eta abar.

Nire ustez zaku berean sartzekoa da beste hau ere.


Martin
 

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
Bidaltze-data: asteartea, 2012.eko maiatzak 15 13:25
Nori: 'ItzuL'
Gaia: Re: [itzul] suminduak / haserretuak


	Zein da jatorrizko hitza? "Indigner"? Zer esan nahi du? Zer mailatan erabiltzen da? Hiztegietan zer ordain ematen zaio? Hiztegietan kontsulta itzulitara eginez gero ordain berak agertzen dira?

	EiTBn hori dena aztertu, eta ez genuen zalantzarik izan hitzik egokiena "sumindu" dela.


Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago