[itzul] ItzuLek 1.000 harpidedun!

EIZIE bulegoa a bildua eizie.org
Al, Maiatza 28, 14:37:25, CEST 2012


Mila harpidedun izatera iritsi da ItzuL posta zerrenda, EIZIEk 1998ko
abenduaren 8an sortua. Mila itzultzaile, zuzentzaile, irakasle eta
bestelako ari gara, beraz, tresna xume bezain eraginkor honen bitartez
jakintza partekatzen eta sortzen. Iraun beza luzaz!

Bost urte betetzerako (2003), laurehundik gora harpidedun zituen
ItzuLek. Hamar urte betetzean (2008) zortziehun baino gehiago.
Geroztik ere gora eta gora egin du harpidedun-kopuruak, milagarrenera
iritsi arte.

EIZIEk eskerrak eta zorionak eman nahi dizkizue zerrendakide guztiei,
egunez egun eta mezuz mezu lankidetza-esparru hau eraiki, biziarazi
eta zaindu duzuelako.

Eskerrik beroenak eta zorionak eman nahi dizkiogu, halaber,
Gotzon Egiari, posta-zerrenda hau abian jartzen, sustatzen eta
elikatzen egin duen lan handiagatik.

Biba zuek!





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago