[itzul] Hazi

imanol salegi isuuis a bildua yahoo.es
Ast, Maiatza 31, 12:20:49, CEST 2012


Gurean egin izango litzateke aditz ohikoena laboreei eta barazkiei lotuta, baina ez da ongi ezkontzen sagarrondoekin eta abarrekin (halakoekin eduki erabiltzen dugu). 

Mila esker, saiatuko gara lan txukuna egiten.




________________________________
 De: Patxi Petrirena <petrirena a bildua gmail.com>
Para: imanol salegi <isuuis a bildua yahoo.es>; ItzuL <itzul a bildua postaria.com> 
Enviado: Jueves 31 de Mayo de 2012 11:36
Asunto: Re: [itzul] Hazi
 
Esango nuke hazi ditzakegula (umeez gain) txekorrak, adibidez, baina
ez artoa, garagarra edo mahatsondoak, esaterako.

Orotariko Euskal Hiztegian:

1. (Aux. trans.). Criar, mantener, alimentar, nutrir (ref. tanto a
personas como a animales). "Nourrir" SP, Ht VocGr 390, VocS, VocBN,
Gèze, Lrq. "Alere [...], hazi, entretenitu, mantenatu" Urt I 483.
"Criar, nutrir" Lar y Añ. "Criado en buenos pañales, trosederretan
azia" Lar. "Nourrir [...] Ama onak berak hazten du bere haurra, la
bonne mère nourrit elle-même son enfant" Dv. "Baditu sei haur hazteko,
il a six enfants à nourrir. Lur-sagarra hainitz ona da urdeen hazteko,
la pomme de terre est très bonne pour nourrir les porcs" Ib.

Gero, bada "hazi" intrantsitibo bat:

3. (V, G, AN; Mic, Lar, Aq 879, Añ, Dv, H, VocB), hazitu (Lar, H),
aasi (V-m). Ref.: A (hazi, aasi); Iz ArOñ (asi); Etxba Eib; Gketx
Loiola; EAEL 53; Gte Erd 210; Elexp Berg. (Aux. intrans.). Crecer,
agrandarse, aumentar. "Acrecer" Mic. "Crecer" Lar, Añ. "La mala hierba
crece mucho, azi da lolloa nola belar gaistoa" Lar. "Acrecentar",
"aumentar", "fermentar" Añ. "Croître, augmenter. Haziko dira zure
indarrak (Mb), vos forces augmenteront" H. "Maiatzeko urak ulea
aztekoak izaten dira" A EY I 66. "Crecer", "acrecentar" Etxba Eib.
"Azkeneko urtietan asko azi da Eibarko errixa" Ib. "Crecer. Arbola ori
ikaragarri azten da" Elexp Berg. En AxN se explica hantzen (190) por
azitzen.

Horko "hazi da llolloa nola belar gaiztoa" horren antzera, esan
genezake "euriaren ondotik, ondo hazi da belarra", baina, nik
dakidala, ez "datorren urtean garia haziko dut", esate baterako.

Testuetan aurkitu ditudan hauetatik, beraz, nik egoki deritzot
lehenbizikoari (aipatu berri dudan adieran), baina ez bigarrenari
(nahiz "hazten da" agertu):

- Garoa hazten ez den leku patogeno horietako bat zela jakin genuen.
- Garagarra: malteatze prozesuetarako eta aziendentzako hazten da
garia landatzeko txiroegiak edo hotzegiak diren eskualdeetan.

Baliteke zilegi izatea horretara ere hedatzea. Bitxia izan liteke,
baina niri normala gertatzen zait "mikroorganismoak edo zelula biziak
ingurune artifizial kontrolatu batean hazten dituzte", baina oraingoz
behintzat ez "garia haziko dut" (garrantzi handirik ez du izango,
baina baserrian hazia naiz).

Ongi izan eta hazi.

Patxi

2012/5/31 imanol salegi <isuuis a bildua yahoo.es>:
> Kaixo.
>
> Lankide batekin izandako eztabaida zabaldu nahi dut.
>
>
> Zuzena al da HAZI aditza erabiltzea laboreei, barazkiei, frutari zein arbolei lotuta?
> Izan ere, esaldi bakar batean ageri zaizkit zenbait labore, barazki, fruta eta arbola (gaztelaniazko cultivar aditza erabilita), eta haurrentzako testua izanik, ez nuke nahi sinpletasun hori galdu.
>
> Mila esker,
>
> Imanol
>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago