[itzul] -eta(ri)ko bat
Patxi Petrirena Alzuguren
p.petrirena a bildua elhuyar.com
Or, Aza 9, 13:34:21, CET 2012
Guk lantokian ostiraletan zabaltzen ditugun mezuak ez dira horrelakoak
izaten... (Broma dok, Ander!, besarkada bat).
Nire ustez, eta "Morfosintaxiaren..." liburuan predikatzen dugun dotrinaren
arabera, "eragin zuzena duten aldagaietako bat", garbi.
Orduan, (niri tokatzen zaidan) galdera da ea kontraesana dagoen liburuko bi
gauza hauen artean:
- *ezagutzen ditudan handienetariko bat > ezagutzen dudan handienetariko
bat
- eskolan ari diren zuzendarietako bat
Ni seguru nago ez dagoela kontraesanik, kasu desberdinak direla, baina
laguntza behar dut hori esplikatzeko(tan). Nire ahalaegintxoa: badirudi
esparru desberdinetan ezartzen dela erlatiboa:
- ezagutzen dudan [handieneta(ri)ko bat] Probatu izen bat sartuta;
"lanik", adibidez (okerra da "ezagutzen ditudan lanik...")
- ezagutzen ditudan[etako] bat
Esplikatzen hain zail gertatzen zaidan kasu hori (lehena) "-en"
superlatiboarekin gertatzen delakoan nago, eta zehazki "-enetariko bat"
egituran.
Horretaz zerbait esaten saiatu nintzen artikulu honetako puntuetako batean
(1): http://ttiki.com/44261
Patxi
Patxi Petrirena Alzuguren
Hizkuntza Zerbitzuak
Elhuyar Fundazioa
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
tel.: 943 363040
www.elhuyar.org
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko. Ez inprimatu mezu hau
ezinbestekoa ez bada.
2012/11/9 Ander Altuna-UEU <a.altuna a bildua ueu.org>
> Ez dakit inoiz atera den gaia edo inork inoiz honen moduko galderarik
> egin duen, baina zalantza hau argitu nahiko nuke:
>
>
> - Gurasoek seme-alaben portaera moldeatzeko erabiltzen duten diziplina
> mota dugu familia-testuinguruan eta garapen sozioemozionalean eragin zuzena
> *duen aldagaietako bat*
>
>
> Azpimarratua zuzena dela uste duzue? ala *duten aldagaietako bat* beharko
> luke?
>
> Han eta hemen begiratu dut eta era bietako adibideak topatu. Esango nuke
> (ez dut datu objektiborik, beraz, inpresioa besterik ez da) singularra
> nagusitzen dela, baina zuzena da?
>
> EIMAren Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak (P. Petrirena,
> 2011) liburuan, erlatiboetako komunztadura-arazoen artean (46. or.) hauxe
> proposatzen da:
>
> *ezagutzen ditudan handienetariko bat > ezagutzen dudan handienetariko bat
>
> Aurrerago (165. or.), "noiz -ko noiz -en" azaltzeko adibideen artean, zera
> daukagu:
>
> a. eskolako zuzendari (1. ‘eskolan ari den zuzendaria’; 2. ‘eskolan *ari
> diren zuzendarietako bat*’)
> b. eskolaren zuzendari (‘eskola zuzentzen duena’)
> a. taldeko entrenatzaile (‘delako taldean ari den entrenatzailea, edo *ari
> diren entrenatzaileetako bat*’)
> b. taldearen entrenatzaile (‘taldea entrenatzen duena’)
>
> Ñabardura horrek ez al du balio aurreko adibiderako? ezagutzen dudan
> handiena / ezagutzen ditudan handienetariko bat
>
> EGLU-V (Mendeko perpausak 1, osagarriak, erlatiboak...) kontsultatu dut,
> baina adibide bakarra topatu dut (beste testuinguru batean), hori bai
> pluralean.
>
>
> - Perpaus osagarriak, horrelakoetan, izen gobernatzailearen izenlagun
> dira eta, espero zitekeenez, *izenlagunek izan ohi dituzten
> atzizkietako bat* hartzen dute
>
>
> Zer deritzozue?
>
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121109/b76fb114/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago