[itzul] -eta(ri)ko bat
Ander Altuna-UEU
a.altuna a bildua ueu.org
Or, Aza 9, 11:58:55, CET 2012
Ez dakit inoiz atera den gaia edo inork inoiz honen moduko galderarik
egin duen, baina zalantza hau argitu nahiko nuke:
* Gurasoek seme-alaben portaera moldeatzeko erabiltzen duten diziplina
mota dugu familia-testuinguruan eta garapen sozioemozionalean eragin
zuzena _duen aldagaietako bat_
Azpimarratua zuzena dela uste duzue? ala _duten aldagaietako bat_
beharko luke?
Han eta hemen begiratu dut eta era bietako adibideak topatu. Esango nuke
(ez dut datu objektiborik, beraz, inpresioa besterik ez da) singularra
nagusitzen dela, baina zuzena da?
EIMAren Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak (P.
Petrirena, 2011) liburuan, erlatiboetako komunztadura-arazoen artean
(46. or.) hauxe proposatzen da:
*ezagutzen ditudan handienetariko bat > ezagutzen dudan handienetariko bat
Aurrerago (165. or.), "noiz -ko noiz -en" azaltzeko adibideen artean,
zera daukagu:
a. eskolako zuzendari (1. 'eskolan ari den zuzendaria'; 2. 'eskolan _ari
diren zuzendarietako bat_')
b. eskolaren zuzendari ('eskola zuzentzen duena')
a. taldeko entrenatzaile ('delako taldean ari den entrenatzailea, edo
_ari diren entrenatzaileetako bat_')
b. taldearen entrenatzaile ('taldea entrenatzen duena')
Ñabardura horrek ez al du balio aurreko adibiderako? ezagutzen dudan
handiena / ezagutzen ditudan handienetariko bat
EGLU-V (Mendeko perpausak 1, osagarriak, erlatiboak...) kontsultatu dut,
baina adibide bakarra topatu dut (beste testuinguru batean), hori bai
pluralean.
* Perpaus osagarriak, horrelakoetan, izen gobernatzailearen izenlagun
dira eta, espero zitekeenez, _izenlagunek izan ohi dituzten
atzizkietako bat_ hartzen dute
Zer deritzozue?
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121109/973e4e52/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago