[itzul] no tiene mucha conversación
Patxi Petrirena
petrirena a bildua gmail.com
Iga, Aza 11, 11:32:28, CET 2012
Zer esan nahi ote du, monotematikoa dela? ;-)
Esan nahi dut: gaztelaniazko horrekin, normalean, uste dut esaten dela isil
samarra dela, hitz gutxikoa, edo halako zerbait, ezta? Horregatik, harritu
egin naiz pixka bat (zu bezala, segur aski) "asko hitz egiten duela
baina..." horrekin.
Ez dakit, "hitz gutxikoa" ez bada, "solasgai gutxikoa", "hiztuna baina gaiz
mugatua"?
Gai polita da solaserako...
Patxi
2012/11/11 Txerra Rodriguez <txerra.rodriguez a bildua gmail.com>
> Trabatuta nauka esamolde horrek. Zelan emango zenukete euskaraz?
>
> Pertsona bati buruz ari da, esaten du asko hitz egiten duela, baina no
> tiene mucha conversación.
>
> Mila esker!
>
> --
> txerra
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121111/9816a9a1/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago