[itzul] no tiene mucha conversación

Txerra Rodriguez txerra.rodriguez a bildua gmail.com
Iga, Aza 11, 11:34:30, CET 2012


Bai nik hori berori ulertu dut (izan ere, aurreragoko esaldi batean esaten
du behin eta berriro gai berari bueltaka dabilela) ....

Solasgai gutxikoa izan daiteke konponbide bat ...

2012/11/11 Patxi Petrirena <petrirena a bildua gmail.com>

> Zer esan nahi ote du, monotematikoa dela? ;-)
>
> Esan nahi dut: gaztelaniazko horrekin, normalean, uste dut esaten dela
> isil samarra dela, hitz gutxikoa, edo halako zerbait, ezta? Horregatik,
> harritu egin naiz pixka bat (zu bezala, segur aski) "asko hitz egiten duela
> baina..." horrekin.
>
> Ez dakit, "hitz gutxikoa" ez bada, "solasgai gutxikoa", "hiztuna baina
> gaiz mugatua"?
>
> Gai polita da solaserako...
>
> Patxi
>
>
> 2012/11/11 Txerra Rodriguez <txerra.rodriguez a bildua gmail.com>
>
>> Trabatuta nauka esamolde horrek. Zelan emango zenukete euskaraz?
>>
>> Pertsona bati buruz ari da, esaten du asko hitz egiten duela, baina no
>> tiene mucha conversación.
>>
>> Mila esker!
>>
>> --
>> txerra
>>
>
>


-- 
txerra
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121111/fe5e434d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago