[itzul] no tiene mucha conversación
o-lertxundi a bildua ivap.es
o-lertxundi a bildua ivap.es
Al, Aza 12, 09:28:33, CET 2012
Egun on,
esaten du asko hitz egiten duela, baina no tiene mucha conversación.... Konbinazio xelebrea, bai.
Normalean erderazkoa entzunda, beste zerbait ematen du, baina hori badio, nik neuk honelako zeoze esango nuke: hitz asko baina zer esan gutxi ...
________________________________
Nork: Lore Azkarate [mailto:lazkarate a bildua uzei.com]
Bidaltze-data: lunes, 12 de noviembre de 2012 9:11
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] no tiene mucha conversación
Gai polita solaserako, bai
Gure etxean normal-normal erabiltzen zen 'gonbestaziño' hitza eta, isil samarra zenarengatik, "eztauka gonbestaziño haundirik" esaten zen
Ikus 'konbertsazio' sarrera Orotarikoan
2012/11/11 11:34(e)an, Txerra Rodriguez(e)k idatzi zuen:
Bai nik hori berori ulertu dut (izan ere, aurreragoko esaldi batean esaten du behin eta berriro gai berari bueltaka dabilela) ....
Solasgai gutxikoa izan daiteke konponbide bat ...
2012/11/11 Patxi Petrirena <petrirena a bildua gmail.com>
Zer esan nahi ote du, monotematikoa dela? ;-)
Esan nahi dut: gaztelaniazko horrekin, normalean, uste dut esaten dela isil samarra dela, hitz gutxikoa, edo halako zerbait, ezta? Horregatik, harritu egin naiz pixka bat (zu bezala, segur aski) "asko hitz egiten duela baina..." horrekin.
Ez dakit, "hitz gutxikoa" ez bada, "solasgai gutxikoa", "hiztuna baina gaiz mugatua"?
Gai polita da solaserako...
Patxi
2012/11/11 Txerra Rodriguez <txerra.rodriguez a bildua gmail.com>
Trabatuta nauka esamolde horrek. Zelan emango zenukete euskaraz?
Pertsona bati buruz ari da, esaten du asko hitz egiten duela, baina no tiene mucha conversación.
Mila esker!
--
txerra
--
txerra
--
Lore Azkarate
UZEI
Terminologia eta Lexikografia Zentroa
Terminologia Saila
Aldapeta 20
20009 Donostia
Tel.: +34 943 473377
Faxa: +34 943 457944
helb. el.: lazkarate a bildua uzei.com
webgunea: http://www.uzei.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121112/e41319e6/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago