[itzul] "Ad hoc"-en posizioa

martin-rezola a bildua ivap.es martin-rezola a bildua ivap.es
Ast, Aza 15, 09:26:17, CET 2012


Ad hoc, jatorriz, adberdio edo aditzondo dela uste dut ("ad hoc prestaturiko aplikazioak", adibidez), baina praktikan maiz ikusten da aditzik gabeko forma laburtua. Horrelakoetan, aurretik eman ohi dut nik, elkarketa sintaktiko batez edo: "ad hoc aplikazioak". Besteen testuetan ere halaxe ikusten dut gehienentan: ad hoc elkarteak, ad hoc ekitaldiak, ad hoc erregistroa, ad hoc erantzuna, ad hoc neurriak...

 

Oraindik orain, ordea, izenondoaren posizioan irakurri diot Mikel Zalbideri, eta orain dena lanbrotute ikusten dot:

 

«Ikasle askotxok, euskaldunenek bereziki baina ez haiek bakarrik, nabarmen nozitu behar izan dute epe laburreko beharrizanek eragindako konponbide ad hoc horien ondorioa.» (Euskararen legeak 25 urte. Eskola alorreko bilakaera: baliospen-saioa)

 

Zer iruditzen zaizue? (Uste dut berdin gertatzen dela, esaterako, "on line" esapidearekin.)

 

Mila esker aldez aurretik.

 

Martin Rezola

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121115/6a618b69/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago