[itzul] "Ad hoc"-en posizioa
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ast, Aza 15, 10:33:14, CET 2012
<<On line>> eta era horretako maileguak direla eta, non edo non irakurri nuen izenlagun bihurtzeko oso praktikoa dela -ko eranstea, eta behin baino gehiagotan jarraitu diot aholkuari (<<on lineko aplikazioak>>...).
Ez dirudi <<ad hoc>> ere horrela erabil daitekeenik (edo bai?: <<ad hoceko aplikazioak>>???).
Antzeko arazoa ematen du <<non grata>>-k. Nik sintagma osoa mailegatzera jotzen dut: *<<non grata pertsona>> ez, <<persona non grata>> baizik.
<<Ad hoc prestaturiko aplikazioak>> ez dirudi konponbide txarra denik. Osterantzean, latinismoak (eta bestelakoak) alde batera utzi, eta euskarazko hitzak erabiltzea da irtenbidea: <<berariazko aplikazioak>> (eta <<lineako aplikazioak>> / <<sarerako aplikazioak>> / ...).
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago