[itzul] Ad hoc

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.com
Ast, Aza 15, 23:30:24, CET 2012


??

Beharbada, zerbait ez dut ondo ulertu, baina Iñakiren arrazoibidearen
funtsa, ezinbesteko premisa, -KO atzizkiaren presentzia da (edo -REN
atzizkiarena, bestela). Horregatik, ez dut ikusten non dagoen lotura
zalantzarik gabekotzat dudan berdintza honen:

<horretaraKO konponbide horiek> (IZENLAGUNA + IZENA) = <konponbide
horretaraKO horiek> (IZENA + IZENONDOA) (Bide batez, hor ez dago
adizlagunik, izenlaguna eta izenondoa baizik)

eta zalantzazkotzat jo dudan beste berdintza honen artean:

<ad hoc konponbide horiek> (APOSIZIOA) = <konponbide ad hoc horiek> (IZENA
+ IZENONDOA["izenondogai", esan dezagun]) (Non dago hor  -KO atzizkia? Hor
ez dago izenlagunik)


(Bestalde, egia da, Iñakik dioen moduan, -KO atzizkidun hitzak [ez denak,
ala?] adizlagun eta izenlagun izan daitezkeela, baina ez dira baliokideak,
ezta? Alegia, ez dira besterik gabe trukagarriak, ezta?)




2012/11/15 Inaki Inurrieta <inaki.inurrieta a bildua gmail.com>

> Martinenari erantzunez:
>
> -"ad hoc" esamoldeak "horretarako" esan nahi du (edo horrexetarako, hots,
> berariazko, apropos)
>
> -ko atzizkidun hitzak adizlagun eta izenlagun izan daitezke euskaraz:
> "horretarako egin dizut galdera" (adizlaguna), eta "horretarako galdera
> egin dizut" ("galdera" izenaren laguna da hor "horretarako")
>
> -Izenlagunak izenaren aurretik joan ohi dira gehienetan gaur egun, baina
> joan daitezke izenaren atzetik ere: "Gure aita", baina baita "Aita gurea"
> ere; "Parisko alkatea", baina baita "Don Kijote Mantxako" edo "Peru
> Leartzako" ere.
>
> -Beraz, "horretarako konponbide horiek" bezala, "koponbide horretarako
> horiek" molde zaharkitua ere erabil daiteke; edota "ad hoc konponbidea
> horiek" eta "konponbide ad hoc horiek", Mikel Zalbidek erabili bezala.
>
> -Eta, horrenbestez, Alfontsok aipatzen duen "konponbide *ad hoc*ekoak"
> hori gabe, zergatik ez konponbide *ad hoc*ak?
>
>
> Message: 3
>> Date: Thu, 15 Nov 2012 09:26:17 +0100
>> From: martin-rezola a bildua ivap.es
>> To: itzul a bildua postaria.com
>> Subject: [itzul] "Ad hoc"-en posizioa
>> Message-ID:
>>         <9FE91494C96AF34EAC85AFA4DB57FDC701CB1596 a bildua AEX06.ejsarea.net>
>> Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-1"
>>
>> Ad hoc, jatorriz, adberdio edo aditzondo dela uste dut ("ad hoc
>> prestaturiko aplikazioak", adibidez), baina praktikan maiz ikusten da
>> aditzik gabeko forma laburtua. Horrelakoetan, aurretik eman ohi dut nik,
>> elkarketa sintaktiko batez edo: "ad hoc aplikazioak". Besteen testuetan ere
>> halaxe ikusten dut gehienentan: ad hoc elkarteak, ad hoc ekitaldiak, ad hoc
>> erregistroa, ad hoc erantzuna, ad hoc neurriak...
>>
>>
>>
>> Oraindik orain, ordea, izenondoaren posizioan irakurri diot Mikel
>> Zalbideri, eta orain dena lanbrotute ikusten dot:
>>
>>
>>
>> «Ikasle askotxok, euskaldunenek bereziki baina ez haiek bakarrik,
>> nabarmen nozitu behar izan dute epe laburreko beharrizanek eragindako
>> konponbide ad hoc horien ondorioa.» (Euskararen legeak 25 urte. Eskola
>> alorreko bilakaera: baliospen-saioa)
>>
>>
>>
>> Zer iruditzen zaizue? (Uste dut berdin gertatzen dela, esaterako, "on
>> line" esapidearekin.)
>>
>>
>>
>> Mila esker aldez aurretik.
>>
>>
>>
>> Martin Rezola
>>
>>
>>
>> -------------- hurrengo zatia --------------
>> Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
>> URL: <
>> http://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121115/6a618b69/attachment-0001.html
>> >
>>
>> ------------------------------
>>
>> Message: 4
>> Date: Thu, 15 Nov 2012 10:33:14 +0100
>> From: "LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER" <larrinaga_asier a bildua eitb.com>
>> To: 'ItzuL' <itzul a bildua postaria.com>
>> Subject: Re: [itzul] "Ad hoc"-en posizioa
>> Message-ID:
>>         <1280F7E6443B6743A2FD4508F1D2F56B044F63E80E a bildua SBIexch01.eitb.lan>
>> Content-Type: text/plain; charset="us-ascii"
>>
>>
>>         <<On line>> eta era horretako maileguak direla eta, non edo non
>> irakurri nuen izenlagun bihurtzeko oso praktikoa dela -ko eranstea, eta
>> behin baino gehiagotan jarraitu diot aholkuari (<<on lineko
>> aplikazioak>>...).
>>
>>         Ez dirudi <<ad hoc>> ere horrela erabil daitekeenik (edo bai?:
>> <<ad hoceko aplikazioak>>???).
>>
>>         Antzeko arazoa ematen du <<non grata>>-k. Nik sintagma osoa
>> mailegatzera jotzen dut: *<<non grata pertsona>> ez, <<persona non grata>>
>> baizik.
>>
>>         <<Ad hoc prestaturiko aplikazioak>> ez dirudi konponbide txarra
>> denik. Osterantzean, latinismoak (eta bestelakoak) alde batera utzi, eta
>> euskarazko hitzak erabiltzea da irtenbidea: <<berariazko aplikazioak>> (eta
>> <<lineako aplikazioak>> / <<sarerako aplikazioak>> / ...).
>>
>>
>> Asier Larrinaga
>>
>>
>>
>> ------------------------------
>>
>> Message: 5
>> Date: Thu, 15 Nov 2012 10:43:55 +0100
>> From: Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.com>
>> To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>> Subject: Re: [itzul] "Ad hoc"-en posizioa
>> Message-ID:
>>         <CAHpR9XG7nJ9RD=kVUutsCP=A=
>> PF+Zi2kVXDd+RAa1-irO_fHkQ a bildua mail.gmail.com>
>> Content-Type: text/plain; charset="windows-1252"
>>
>> Niri oso ausarta iruditzen zait <ad hoc> latinkadari izenondo-kategoria
>> ematea. Gauza bat da mailegatzea, eta beste gauza bat da maileguari
>> jatorrizkoan ez duen kategoria ematea. Esapide adberbialak izenondo
>> bihurtzea ezohikoa dela esango nuke. Zuk esaten duzun bezala, adberbioa
>> (*ad
>> hoc* prestaturiko aplikazioak) edo, bestela, aposizioa erabiltzen dut (*ad
>> hoc* aplikazioak), aposizioa erosoa baita; alegia, edozer onartzen duelako
>> (<Lab-on-a-Chip teknologia> gisakoak, kasu).
>>
>>
>> Beste kontu bat da, behin adberbiotzat, adizlaguntzat, etxekotuta, hortik
>> nola jarraitu. Eta adibide egokia da, horretarako, <on line>.
>>
>>
>>
>> Denok gaude *online* (edo *on line*; edo *on-line*); online lan egiten da;
>> online jolastu eta online ikasi...
>>
>> <online> horiek beti mailegatu behar diren ala ez litzateke lehenengo
>> eztabaida. Gaztelaniaz, adibidez, Euskaltelen iragarkiko kantak berak
>> dioenez, <estoy online = estoy conectado>.  Eta hori gogorarazi du Fundeúk
>> berak (Ikus gomendioa mezu honen amaieran). Baina ez dut uste "online"
>> erasoaren aurka egiteko moduan gaudenik. Batzuetan, horretarako bidea eta
>> modua izango da, baina, beste batzuetan, erdal "online" ikusita, "online"
>> euskaratu nahiko/beharko du itzultzaileak.
>>
>> NOLA adierazteko, hau da, adizlaguna emateko, <online> maileguak ez digu
>> arazorik sortzen euskaraz.
>>
>> Baina NOLA ez eta NOLAKO eta NOLAKOA adierazi behar dugunean, nola jokatu?
>> Uste dut ez dugula beti berdin jokatzen.
>>
>> <la tienda online>, <aplicaciones online>
>> <un servicio de información online e inmediato>
>> <talleres online>
>> <trámites online en el ayuntamiento de Abadiño>
>> <guía turística online>
>> ...
>>
>> Lehenik erabili den aukera aposizioa izan da, nik uste:
>> <online denda>, <online aplikazioak>
>> Lehenengo erreakzioetarako, egokia da aposizioa; nolabait, "gauza arraro
>> hau ez ukitu" egiten dugu. Horregatik, aposizioak aukera hori ematen digu:
>> <online denda> = <online esaten diogun/dioten denda-mota>.
>>
>> Hala ere, jada etxekotua daukagunean (Euskaltelen kantari esker, besteak
>> beste), pentsatu behar da ea ez ote dagoen beste modu normalagorik
>> erabiltzeko. Eta uste dut "online" adizlaguna arazorik gabe mailegatzen
>> badugu, hortik zuzenean pasa gaitezkeela izenlagunera, ohiko bidea
>> erabiliz, hau da, -KO erantsiz. Alegia, <gertu> edo <arabera>
>> adizlagunetatik <gertuKO> eta <araberaKO> izenlagunak ateratzen baditugu,
>> era berean atera dezakegu <onlineKO> ere:
>>
>> <onlineko dendak>, <onlineko zerbitzuak>, <onlineko turismo-gida>,
>> <informazio-zerbitzu onlinekoa eta berehalakoa>.
>>
>> Ez dut ezer asmatu, jakina. Googlen ikusten da <onlineko> dagoeneko aski
>> erabilia dela euskaraz (milaka agerraldi ematen ditu, asko errepikatuak
>> badira ere): EHAA, IVAP, EHU, prentsa, Basque Research...
>>
>> Nik abantaila batzuk ikusten dizkiot, batez ere izen-sintagma konplexuetan
>> aposizioa, batzuetan, ez baita hain erraz txertatzen. Gainera, izenondo
>> moduan ere erabil daiteke:
>> -ikastaroak (onlinekoak eta presentzialak)
>> -Ermua hiriko administrazio-sistema onlinekoa
>> -paperezko egunkarien diru-sarrerak onlinekoak baino handiagoak dira
>>
>>
>>
>> Hala jokatzeko, dena den, erosoagoa litzateke <online> hitz bakarrean
>> idaztea, batez ere <onlineko> izenondoa erabili nahi izanez gero (<on
>> lineko> deserosoa gertatzen zait, nahasgarria ere gerta bailiteke, inoiz,
>> <on> hori). Baina ez da hori, nik uste, orain arteko idazkerarik ohikoena
>> euskaraz (Elhuyarren bertan, <on line> erabili ohi da/dugu).
>>
>>
>>
>> Hasierako kontura itzulita, <*ad hoc* konponbideak> aposizioa dena, honela
>> ere jartzea pentsa liteke: <konponbide *ad hoc*ekoak>.
>>
>>
>>
>> Alfontso Mujika
>>
>> Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
>>
>>
>>
> --
> Iñaki Iñurrieta
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121115/c6795e98/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago