[itzul] Ad hoc

Inaki Inurrieta inaki.inurrieta a bildua gmail.com
Ast, Aza 15, 16:41:40, CET 2012


Martinenari erantzunez:

-"ad hoc" esamoldeak "horretarako" esan nahi du (edo horrexetarako, hots,
berariazko, apropos)

-ko atzizkidun hitzak adizlagun eta izenlagun izan daitezke euskaraz:
"horretarako egin dizut galdera" (adizlaguna), eta "horretarako galdera
egin dizut" ("galdera" izenaren laguna da hor "horretarako")

-Izenlagunak izenaren aurretik joan ohi dira gehienetan gaur egun, baina
joan daitezke izenaren atzetik ere: "Gure aita", baina baita "Aita gurea"
ere; "Parisko alkatea", baina baita "Don Kijote Mantxako" edo "Peru
Leartzako" ere.

-Beraz, "horretarako konponbide horiek" bezala, "koponbide horretarako
horiek" molde zaharkitua ere erabil daiteke; edota "ad hoc konponbidea
horiek" eta "konponbide ad hoc horiek", Mikel Zalbidek erabili bezala.

-Eta, horrenbestez, Alfontsok aipatzen duen "konponbide *ad hoc*ekoak" hori
gabe, zergatik ez konponbide *ad hoc*ak?


Message: 3
> Date: Thu, 15 Nov 2012 09:26:17 +0100
> From: martin-rezola a bildua ivap.es
> To: itzul a bildua postaria.com
> Subject: [itzul] "Ad hoc"-en posizioa
> Message-ID:
>         <9FE91494C96AF34EAC85AFA4DB57FDC701CB1596 a bildua AEX06.ejsarea.net>
> Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-1"
>
> Ad hoc, jatorriz, adberdio edo aditzondo dela uste dut ("ad hoc
> prestaturiko aplikazioak", adibidez), baina praktikan maiz ikusten da
> aditzik gabeko forma laburtua. Horrelakoetan, aurretik eman ohi dut nik,
> elkarketa sintaktiko batez edo: "ad hoc aplikazioak". Besteen testuetan ere
> halaxe ikusten dut gehienentan: ad hoc elkarteak, ad hoc ekitaldiak, ad hoc
> erregistroa, ad hoc erantzuna, ad hoc neurriak...
>
>
>
> Oraindik orain, ordea, izenondoaren posizioan irakurri diot Mikel
> Zalbideri, eta orain dena lanbrotute ikusten dot:
>
>
>
> «Ikasle askotxok, euskaldunenek bereziki baina ez haiek bakarrik, nabarmen
> nozitu behar izan dute epe laburreko beharrizanek eragindako konponbide ad
> hoc horien ondorioa.» (Euskararen legeak 25 urte. Eskola alorreko
> bilakaera: baliospen-saioa)
>
>
>
> Zer iruditzen zaizue? (Uste dut berdin gertatzen dela, esaterako, "on
> line" esapidearekin.)
>
>
>
> Mila esker aldez aurretik.
>
>
>
> Martin Rezola
>
>
>
> -------------- hurrengo zatia --------------
> Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
> URL: <
> http://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121115/6a618b69/attachment-0001.html
> >
>
> ------------------------------
>
> Message: 4
> Date: Thu, 15 Nov 2012 10:33:14 +0100
> From: "LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER" <larrinaga_asier a bildua eitb.com>
> To: 'ItzuL' <itzul a bildua postaria.com>
> Subject: Re: [itzul] "Ad hoc"-en posizioa
> Message-ID:
>         <1280F7E6443B6743A2FD4508F1D2F56B044F63E80E a bildua SBIexch01.eitb.lan>
> Content-Type: text/plain; charset="us-ascii"
>
>
>         <<On line>> eta era horretako maileguak direla eta, non edo non
> irakurri nuen izenlagun bihurtzeko oso praktikoa dela -ko eranstea, eta
> behin baino gehiagotan jarraitu diot aholkuari (<<on lineko
> aplikazioak>>...).
>
>         Ez dirudi <<ad hoc>> ere horrela erabil daitekeenik (edo bai?:
> <<ad hoceko aplikazioak>>???).
>
>         Antzeko arazoa ematen du <<non grata>>-k. Nik sintagma osoa
> mailegatzera jotzen dut: *<<non grata pertsona>> ez, <<persona non grata>>
> baizik.
>
>         <<Ad hoc prestaturiko aplikazioak>> ez dirudi konponbide txarra
> denik. Osterantzean, latinismoak (eta bestelakoak) alde batera utzi, eta
> euskarazko hitzak erabiltzea da irtenbidea: <<berariazko aplikazioak>> (eta
> <<lineako aplikazioak>> / <<sarerako aplikazioak>> / ...).
>
>
> Asier Larrinaga
>
>
>
> ------------------------------
>
> Message: 5
> Date: Thu, 15 Nov 2012 10:43:55 +0100
> From: Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.com>
> To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Subject: Re: [itzul] "Ad hoc"-en posizioa
> Message-ID:
>         <CAHpR9XG7nJ9RD=kVUutsCP=A=
> PF+Zi2kVXDd+RAa1-irO_fHkQ a bildua mail.gmail.com>
> Content-Type: text/plain; charset="windows-1252"
>
> Niri oso ausarta iruditzen zait <ad hoc> latinkadari izenondo-kategoria
> ematea. Gauza bat da mailegatzea, eta beste gauza bat da maileguari
> jatorrizkoan ez duen kategoria ematea. Esapide adberbialak izenondo
> bihurtzea ezohikoa dela esango nuke. Zuk esaten duzun bezala, adberbioa
> (*ad
> hoc* prestaturiko aplikazioak) edo, bestela, aposizioa erabiltzen dut (*ad
> hoc* aplikazioak), aposizioa erosoa baita; alegia, edozer onartzen duelako
> (<Lab-on-a-Chip teknologia> gisakoak, kasu).
>
>
> Beste kontu bat da, behin adberbiotzat, adizlaguntzat, etxekotuta, hortik
> nola jarraitu. Eta adibide egokia da, horretarako, <on line>.
>
>
>
> Denok gaude *online* (edo *on line*; edo *on-line*); online lan egiten da;
> online jolastu eta online ikasi...
>
> <online> horiek beti mailegatu behar diren ala ez litzateke lehenengo
> eztabaida. Gaztelaniaz, adibidez, Euskaltelen iragarkiko kantak berak
> dioenez, <estoy online = estoy conectado>.  Eta hori gogorarazi du Fundeúk
> berak (Ikus gomendioa mezu honen amaieran). Baina ez dut uste "online"
> erasoaren aurka egiteko moduan gaudenik. Batzuetan, horretarako bidea eta
> modua izango da, baina, beste batzuetan, erdal "online" ikusita, "online"
> euskaratu nahiko/beharko du itzultzaileak.
>
> NOLA adierazteko, hau da, adizlaguna emateko, <online> maileguak ez digu
> arazorik sortzen euskaraz.
>
> Baina NOLA ez eta NOLAKO eta NOLAKOA adierazi behar dugunean, nola jokatu?
> Uste dut ez dugula beti berdin jokatzen.
>
> <la tienda online>, <aplicaciones online>
> <un servicio de información online e inmediato>
> <talleres online>
> <trámites online en el ayuntamiento de Abadiño>
> <guía turística online>
> ...
>
> Lehenik erabili den aukera aposizioa izan da, nik uste:
> <online denda>, <online aplikazioak>
> Lehenengo erreakzioetarako, egokia da aposizioa; nolabait, "gauza arraro
> hau ez ukitu" egiten dugu. Horregatik, aposizioak aukera hori ematen digu:
> <online denda> = <online esaten diogun/dioten denda-mota>.
>
> Hala ere, jada etxekotua daukagunean (Euskaltelen kantari esker, besteak
> beste), pentsatu behar da ea ez ote dagoen beste modu normalagorik
> erabiltzeko. Eta uste dut "online" adizlaguna arazorik gabe mailegatzen
> badugu, hortik zuzenean pasa gaitezkeela izenlagunera, ohiko bidea
> erabiliz, hau da, -KO erantsiz. Alegia, <gertu> edo <arabera>
> adizlagunetatik <gertuKO> eta <araberaKO> izenlagunak ateratzen baditugu,
> era berean atera dezakegu <onlineKO> ere:
>
> <onlineko dendak>, <onlineko zerbitzuak>, <onlineko turismo-gida>,
> <informazio-zerbitzu onlinekoa eta berehalakoa>.
>
> Ez dut ezer asmatu, jakina. Googlen ikusten da <onlineko> dagoeneko aski
> erabilia dela euskaraz (milaka agerraldi ematen ditu, asko errepikatuak
> badira ere): EHAA, IVAP, EHU, prentsa, Basque Research...
>
> Nik abantaila batzuk ikusten dizkiot, batez ere izen-sintagma konplexuetan
> aposizioa, batzuetan, ez baita hain erraz txertatzen. Gainera, izenondo
> moduan ere erabil daiteke:
> -ikastaroak (onlinekoak eta presentzialak)
> -Ermua hiriko administrazio-sistema onlinekoa
> -paperezko egunkarien diru-sarrerak onlinekoak baino handiagoak dira
>
>
>
> Hala jokatzeko, dena den, erosoagoa litzateke <online> hitz bakarrean
> idaztea, batez ere <onlineko> izenondoa erabili nahi izanez gero (<on
> lineko> deserosoa gertatzen zait, nahasgarria ere gerta bailiteke, inoiz,
> <on> hori). Baina ez da hori, nik uste, orain arteko idazkerarik ohikoena
> euskaraz (Elhuyarren bertan, <on line> erabili ohi da/dugu).
>
>
>
> Hasierako kontura itzulita, <*ad hoc* konponbideak> aposizioa dena, honela
> ere jartzea pentsa liteke: <konponbide *ad hoc*ekoak>.
>
>
>
> Alfontso Mujika
>
> Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
>
>
>
-- 
Iñaki Iñurrieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121115/c4435a87/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago