[itzul] behar, nahi, ezin izan + subjuntiboa
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Or, Aza 23, 10:20:11, CET 2012
Ahaztu zait ohartxo bat egitea semantikaz:
Halako aditz modalak ("behar", "nahi"...) oso nekez konbinatzen dira
semantikoki, edo oso adiera bitxiz, adizki-modalitate batzuekin (eta beren
artean):
"?nahi izan ezazu", "?behar izan dezan/lezake", "'?ezin izan dadin",
"?behar izan nahi duzu", "?nahi izan behar duzu"...
Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2012eko azaren 23a 10:10):
> Ederki azaldu du Beñatek kontua. Nik, gehigarritxo bat baino ez:
>
> "Dakiola" zein "bekio" adizki trinko ere badira, laguntzaile ez ezik.
> "Dezala" zein "beza", berriz, ez, laguntzaile baino ez baitira ("duela" eta
> "beu" dira --edo ziren?-- trinkoak).
>
> Paradoxa modukoa da "dadila/daitezela" zein "bedi/bitez" adizkien kasua,
> horiek ere laguntzaile huts baitira. Paradoxa-itxurakoa: NOR adizkiok ez
> dira trinkoak, baina haietan oinarrituak bide diren NOR-NORI formak bai.
>
> Berezko NOR adizki trinkook ("dela/direla" zein "biz/bira") zaharkituak
> dira oraingo hiztun gehien-gehienentzat, eta halakoen lekua hartu dute
> tradizioan trinko ez ziren adizkia. Zabalduena dugu, noski, "hala biz"
> klasikoaren ordezko "hala bedi" berria (Orixetik honakoa edo, esango nuke).
>
> Jakina, "hala biz" erabili nahi ez duenak beti du aukeran forma
> perifrastikoa, eta horrenbestez gaude berriz hasierako gaian:
> "hala izan dadila" zein "hala izan bedi".
>
> Berrikuntza (edo akatsa, nola begiratzen zaion) laguntzailea trinkotzat
> erabiltzea da.
>
> Analogiak eragiten du hor, zeren, esate batera, "izango litzateke" eta
> "litzateke" sinonimoak baitira, bata perifrastikoa eta bestea trinkoa,
> adizki bera baliaturik. Eta, esan bezala, "onuragarri izan dakiola/bekio"
> eta "onuragarri dakiola/bekio" ere sinonimoak eta biak zuzenak dira, Ez
> dira arauzkoak, ordea, tradizio zaharrean, beren adizki trinko propioak
> baitituzte, "onuragarri dadila/dezala" zein "onuragarri bedi/beza".
>
> Txarrena da, gainera, dotoreziaren izenean jotzen dela askotan, alferrik,
> halako erabilera berezietara.
>
> Bira [izan bitez / *bitez] azalpenok, halaxe ez badira, halatsu bederen.
>
>
> B. Oihartzabal<b.oihartzabal a bildua wanadoo.fr> igorleak hau idatzi zuen
> (2012eko azaren 23a 09:23):
>
> Nik uste, 'nahi dezan' eta horrelako formak franko berriak dira, forma
>> 'hiperzuzenduen' usaina dutenak. Etxaideren 'nahi beza', ene iduriko,
>> horrelakoa da. ****'Jainkoari nahi dakiola' bezalako erranbidea, ordea,
>> ezin daiteke hauekin sailka. Lehenik, zaharra delako. Gero, hartan 'nahi'
>> molde berezi batean erabilia delako NOR-NORI testuinguru batean
>> (bakarrik erabilia denean, hots, beste aditz batekin gurutzatu gabe, 'nahi'
>> daukan lokuzioko aditza iragankorra izaten da: 'hori nahi dut' vs *'hori
>> nahi zait').
>> Hitz batean, 'nahi beza' ez bezala 'nahi dakiola' ez da forma 'berria',
>> ihartua baizik. OEHk garbiki zehazten du kontua (adibideetan ikus daitekeen
>> bezala Hegoaldeko adibideen ondoan, lapurtera zaharreko beste batzuk ere
>> badirelarik) :
>>
>> En textos meridionales se documenta además nahi con aux. intrans.
>> bipers. en expresiones votivas o yusivas (es especialmente frecuente en
>> fórmulas del tipo Jainkoari nahi dakiola); hallamos con todo algún ej.
>> en oraciones aseverativas en Lazarraga. Tbn. aparece en expresiones del
>> tipo zoratu nahi zitzaion****
>> Beñat
>>
>> Le 23/11/2012 00:23, Jose Vazquez a écrit :
>>
>> Orotarikotik hartua:
>>
>> JAINKOARI NAHI DAKIOLA (Lar). Quiera Dios. "Dios lo quiera" Lar. "Dios
>> me libre de eso, *Jainkoari nai eztakiola*" Ib.␣*Jainkoari nai dakiola*.
>> Zab *Gabon *29. *Jainkoari nai dakiola ongi bukatzea*. Berron *Kijote *118.
>> *Ez dakiola Jainkoari nahi! *MIH 82. *Badira, Jainkoari nahi dakiola,
>> oraindik erantzunaz oroitzen direnak*. Ib. 215.
>>
>> "Jaungoikoak nahi beza" ere agertzen da, Etxaideren adibide batean.
>>
>>
>> 2012/11/22 Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkar.com>
>>
>>> nire ustea da, behar izan, nahi izan, ezin izan moduko aditzetan,
>>> subjuntiboa erabiltzekotan, izan eta guzti egiten dela: nahi izan dezadan,
>>> behar izan dezazun, ezin izan dezan...
>>>
>>> idazle on batek "jainkoak nahi dezala" bezalakoak idatzi ditu, zuzendu
>>> diot, baina badaezpada galdetu nahi nuen.
>>>
>>> inork badu honen gaineko iritzi finkaturik?
>>>
>>> mila esker aldez aurretik.
>>>
>>> x.
>>>
>>>
>>>
>>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121123/b827ba93/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago