[itzul] behar, nahi, ezin izan + subjuntiboa
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Or, Aza 23, 10:10:46, CET 2012
Ederki azaldu du Beñatek kontua. Nik, gehigarritxo bat baino ez:
"Dakiola" zein "bekio" adizki trinko ere badira, laguntzaile ez ezik.
"Dezala" zein "beza", berriz, ez, laguntzaile baino ez baitira ("duela" eta
"beu" dira --edo ziren?-- trinkoak).
Paradoxa modukoa da "dadila/daitezela" zein "bedi/bitez" adizkien kasua,
horiek ere laguntzaile huts baitira. Paradoxa-itxurakoa: NOR adizkiok ez
dira trinkoak, baina haietan oinarrituak bide diren NOR-NORI formak bai.
Berezko NOR adizki trinkook ("dela/direla" zein "biz/bira") zaharkituak
dira oraingo hiztun gehien-gehienentzat, eta halakoen lekua hartu dute
tradizioan trinko ez ziren adizkia. Zabalduena dugu, noski, "hala biz"
klasikoaren ordezko "hala bedi" berria (Orixetik honakoa edo, esango nuke).
Jakina, "hala biz" erabili nahi ez duenak beti du aukeran forma
perifrastikoa, eta horrenbestez gaude berriz hasierako gaian:
"hala izan dadila" zein "hala izan bedi".
Berrikuntza (edo akatsa, nola begiratzen zaion) laguntzailea trinkotzat
erabiltzea da.
Analogiak eragiten du hor, zeren, esate batera, "izango litzateke" eta
"litzateke" sinonimoak baitira, bata perifrastikoa eta bestea trinkoa,
adizki bera baliaturik. Eta, esan bezala, "onuragarri izan dakiola/bekio"
eta "onuragarri dakiola/bekio" ere sinonimoak eta biak zuzenak dira, Ez
dira arauzkoak, ordea, tradizio zaharrean, beren adizki trinko propioak
baitituzte, "onuragarri dadila/dezala" zein "onuragarri bedi/beza".
Txarrena da, gainera, dotoreziaren izenean jotzen dela askotan, alferrik,
halako erabilera berezietara.
Bira [izan bitez / *bitez] azalpenok, halaxe ez badira, halatsu bederen.
B. Oihartzabal<b.oihartzabal a bildua wanadoo.fr> igorleak hau idatzi zuen (2012eko
azaren 23a 09:23):
> Nik uste, 'nahi dezan' eta horrelako formak franko berriak dira, forma
> 'hiperzuzenduen' usaina dutenak. Etxaideren 'nahi beza', ene iduriko,
> horrelakoa da. ****'Jainkoari nahi dakiola' bezalako erranbidea, ordea,
> ezin daiteke hauekin sailka. Lehenik, zaharra delako. Gero, hartan 'nahi'
> molde berezi batean erabilia delako NOR-NORI testuinguru batean
> (bakarrik erabilia denean, hots, beste aditz batekin gurutzatu gabe, 'nahi'
> daukan lokuzioko aditza iragankorra izaten da: 'hori nahi dut' vs *'hori
> nahi zait').
> Hitz batean, 'nahi beza' ez bezala 'nahi dakiola' ez da forma 'berria',
> ihartua baizik. OEHk garbiki zehazten du kontua (adibideetan ikus daitekeen
> bezala Hegoaldeko adibideen ondoan, lapurtera zaharreko beste batzuk ere
> badirelarik) :
>
> En textos meridionales se documenta además nahi con aux. intrans. bipers.
> en expresiones votivas o yusivas (es especialmente frecuente en fórmulas
> del tipo Jainkoari nahi dakiola); hallamos con todo algún ej. en
> oraciones aseverativas en Lazarraga. Tbn. aparece en expresiones del tipo zoratu
> nahi zitzaion****
> Beñat
>
> Le 23/11/2012 00:23, Jose Vazquez a écrit :
>
> Orotarikotik hartua:
>
> JAINKOARI NAHI DAKIOLA (Lar). Quiera Dios. "Dios lo quiera" Lar. "Dios
> me libre de eso, *Jainkoari nai eztakiola*" Ib.␣*Jainkoari nai dakiola*.
> Zab *Gabon *29. *Jainkoari nai dakiola ongi bukatzea*. Berron *Kijote *118.
> *Ez dakiola Jainkoari nahi! *MIH 82. *Badira, Jainkoari nahi dakiola,
> oraindik erantzunaz oroitzen direnak*. Ib. 215.
>
> "Jaungoikoak nahi beza" ere agertzen da, Etxaideren adibide batean.
>
>
> 2012/11/22 Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkar.com>
>
>> nire ustea da, behar izan, nahi izan, ezin izan moduko aditzetan,
>> subjuntiboa erabiltzekotan, izan eta guzti egiten dela: nahi izan dezadan,
>> behar izan dezazun, ezin izan dezan...
>>
>> idazle on batek "jainkoak nahi dezala" bezalakoak idatzi ditu, zuzendu
>> diot, baina badaezpada galdetu nahi nuen.
>>
>> inork badu honen gaineko iritzi finkaturik?
>>
>> mila esker aldez aurretik.
>>
>> x.
>>
>>
>>
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121123/f3314c38/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago