[itzul] Haizaldeko uharteak
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.com
Iga, Aza 25, 17:55:18, CET 2012
Egun on, Alfontso:
Lehengoan bidali zenidan zerrenda gure aplikazioan sartzeko prestatzen ari naiz, eta arazo bat baino gehiago aurkitu dut.
Ez dut oso ondo ulertzen zer irizpide erabili duzuen maiuskula/minuskula kontuak zehazteko. Iruditzen zait gehiegi makurtu zaretela frantsesez darabilten irizpidera, baina gehiegizkoa dirudi. Frantses izenetan euretan ere gehiegizkoa dirudi (cf. bouclier canadien >>> Googlen, hainbat bider ageri da horrela, biak minuskulaz, baina esango nuke askoz gehiago direla "Bouclier canadien" erako agerpenak, izen berezi bati dagokion moduan).
Horrez gainera, <<Haizaldeko uharteak>> ageri da 170. arauan. 70. arauan <<Haizealdeko uharteak>> erabaki zen, eta HBn ere <<haizealde>> dator. Nahita harturiko erabakia da?
Asier
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago