[itzul] Noticiable
    Koldo Biguri 
    kbiguri a bildua yahoo.es
       
    Ost, Urr  3, 11:59:57, CEST 2012
    
    
  
Berez, -garri atzizkia ezin zaio erantsi izen bati; baina gauza berbera gertatzen zen erdarazko -able atzizkiarekin: biak ala biak, aditzetatik eratorritako adjektiboak osatzeko dira (ziren). Erdaraz, gaur egun, edozer gauzari eransten zaio, adibidez "ciclable" hitza hasi da zirkulatzen (italieraz behintzat ere bazegoen aspaldi, baita "carrabile" ere, gurdi edo auto batek erabiltzeko moduko pasabideari erantsita), bide edo errepide bati aplikatuta: "víás ciclables", alegia, bizikletan ibiltzeko modukoak; baina bistan da erdaraz "ciclar" oraingoz ez dela esistitzen, ez behintzat adiera "moderno" honetan; "noticiar" aditza, ordea, bai existitzen da erderaz; euskaraz, Orotarikoan begiratuz gero,"albistatu" ageri da, "dar cuenta de algo" esateko. Beraz, -garri atzizkia zuzen erantsi nahi izanez gero, "albistagarri" behar luke. 
 
Koldo Biguri
________________________________
 De: Ander Altuna-UEU <a.altuna a bildua ueu.org>
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com> 
Enviado: Miércoles 3 de octubre de 2012 9:53
Asunto: [itzul] Noticiable
 
Kazetaritzan erabiltzen diren berba batzuk:
newsmaking > elaboración de la información > albistegintza?
nesworthy > noticiable > albistegarri?
nesworthiness > noticiabilidad > albistegarritasun?
Albistegintza, torlojugintzaren modukoa da. Baina albistegarri? albistegarritasun? -garri atzizkia izen bati erantsi ahal zaio?
Zer deritzozue?
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121003/42c12182/attachment.html>
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago