[itzul] Zer liburu ari gara irakurtzen? EMAITZA BATZUK

Koldo Biguri kbiguri a bildua yahoo.es
Al, Urr 15, 19:40:44, CEST 2012


Kaixo, Itzulkideok:

Ezer baino lehen,
esan nahi dut egin nahi nuena eta egin dudana ez zela inola ere «ikerketa
zientifiko» bat eta emango ditudan datuak «zundaketa» baten modura hartzekoak
direla, ez bestela, ez daudelako modu zientifikoan jasota ez landuta ez ezer ere. Ondorio edo konklusio publikorik ere ez dut atera edo
eskaini nahi, bakoitzak nahi duena egin dezala, interesatzen bazaizue (eta badirudi bati baino gehiagori interesatu zaiola, batzuek beren mezuetan esan duten bezala). Nik, berez, interesa besterik ez nuen jakiteko ITZULen gabiltzanok zer ari ginen irakurtzen halako momentu jakin batean. Datuak, horregatik, oso aldakorrak izango dira beste noizbait eginez gero, baina, hala ere, halako balio indiziarioa edo izan lezakete. Auskalo.

Besterik gabe, natorren emaitzetara:

- 83 itzulkidek erantzun dute.
- Horietatik, 81 ari dira libururen bat irakurtzen (%97,5).
- Guztira 152 liburu ari ziren irakurtzen erantzun zutenean, batez beste 1,83.

- Erantzun duten guztietatik, 46 itzulkide ari dira zerbait irakurtzen euskaraz (%55,4), eta euskaraz soilik 23 (%27,7).
- Zerbait gazteleraz irakurtzen ari zirenak 43 ziren (%53,75), eta gazteleraz soilik 17 (%20,48).
- Zerbait ingelesez irakurtzen
ari zirenak 16 (%19,27)
- Zerbait frantsesez
irakurtzen ari zirenak 12 (%14,45)
- Beste
hizkuntzaren batean irakurtzen ari zirenak: 3 (%3,6) 

- Hizkuntzaren batera itzulitako libururen bat irakurtzen ari zirenak 41 ziren (%49,39)
- Euskaratutako
itzulpenak irakurtzen ari ziren Itzulkideak, ordea, 16 dira (%19,27), eta euskaratutako itzulpenen bat soilik irakurtzen ari zirenak 5 (%6)
- Euskaraz zerbait irakurtzen ari ziren 46 Itzulkideetatik, euskaratutako itzulpena irakurtzen ari ziren 16ak guztietatik %34,78 dira, eta, euskaratutako itzulpena soilik kontuan hartuz gero (5 itzulkide), guztietatik % 10,86.

- Guztira, 13 izenburu desberdin dira euskarara itzulita irakurtzen ari ginenak.

Norbaitek bere iritzia eman nahi badu publikoki, ongi etorria; eta berdin, pribatuan bada. Baina, berriz diot "ikerketa" amateur bat besterik ez dela egin dudana, eta oso litekeena da eman ditudan zenbaki edo portzentaia guztiak zuzen-zuzenak ez izatea: gaizki eginak barkatu. Hori bai, norbaitek nahi badu zerbait zientifikoagoa, zehatzagoa eta hobea egin, bejondeiola!


 
Koldo Biguri
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121015/7bde068c/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago