[itzul] co-emisora

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Lar, Ira 1, 14:21:18, CEST 2012


Nire ustez, sintesi-motibazio bera dago izenerako, adjektiborako nahiz
aditzerako bererako. Zergatik "kojaulki" ez eta "kojaulkitzaile" bai?
Zergatik "-kin batera jaulki" bai eta "-kin baterako jaulkitzaile" ez?
Hori, sintesiaren ikuspegitik.

Bestalde, kontzeptu-sistematikaren ikuspegitik, "kojaulkitzaile"ri dagokion
aditza "kojaulki" da, ez "-kin batera jaulki".

"-kin batera + aditza"-ren beste desabantaila bat da "-kin" hori zeri
erantsi eduki behar dela, eta hori ez dela beti eskueran egoten:

Coemitida por
Codirigida por
Copatrocinada por

Ondo izan,

Xabier

On 2012 abu 31 18:58, "Alfontso Mujika Etxeberria" <a.mujika a bildua elhuyar.com>
wrote:

> Aditzekikoa ez da hain automatikoa, nire ustez, eta ez dut uste
> mendekotasuneko hitz-elkarketarekin besterik gabe lot daitekeenik; ikusi
> egin behar ea murriztapen morfosintaktikorik dagoen.
> Esan nahi dut, esate baterako, <halakok eta halakok batera jaulkitako ez
> dakit zer / halakoaren eta halakoaren artean jaulkitako ez dakit zer>
> esango nukeena ez nukeela <halakok eta halakok kojaulkitako ez dakit zer /
> halakoaren eta halakoaren artean jaukitako ez dakit zer> moldera besterik
> gabe behartuko.
>
>
>
> 2012/8/31 Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
>
>> Zeharo ados Alfontsorekin: kojaulkitzaile (eta aditza, "kojaulki").
>> Irtenbide asegarri bakarra iruditzen zait.
>> On 2012 abu 31 13:17, "Alfontso Mujika Etxeberria" <a.mujika a bildua elhuyar.com>
>> wrote:
>>
>>> Berriz ere "co" aurrizki kultuarekin borrokan.
>>>
>>> <erakunde kojaulkitzailea> halako sakrilegioa baldin bada inorentzat
>>> (niretzat ez; nork ezarri du exoelkarteen muga? Exohizki mugatzaileak
>>> onartzen baditugu <antisorgailu, ultralaster, ekozerga, elektroeragile,
>>> supereroale, metahizkuntza, mikrouhin, protoeuskara, hiperbizkaiera,
>>> termoegonkor...> gisakoetan, zergatik ezin da <ko-> exohizkia onartu?),
>>> bestelako irtenbideen bila hasi behar genuke: <-kide> kuasiatzizkia izenei
>>> lotzen zaienez, <jaulki> aditzetik aditz-izena atera behar genuke,
>>> adibidez, eta lotu:
>>> <erakunde jaulkitzekidea>?
>>>
>>> Alfontso
>>> Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
>>>
>>> 2012/8/31 Amaia Lasheras <amaiatxo a bildua yahoo.es>
>>>
>>>> Kaixo:
>>>>
>>>> Nola itzuliko zenuketa "entidad co-emisora"?
>>>> Ulertzen dudanaren arabera, beste banku batek beste erakunde batekin
>>>> batera txartelak (VISA txartela adibidez) "jaulkitzen" ditu.
>>>>
>>>> Eskerrik asko.
>>>>
>>>> Amaia
>>>>
>>>
>>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120901/04a676ba/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago