[itzul] Minzorroa

Jabier Zabaleta euskara a bildua oriokoudala.com
As, Ira 11, 15:20:05, CEST 2012


Aurreko mezua bidali ondoren, Nafarroatik gaztigatu didate hango gaztelaniaz erabiltzen dutela/zutela batzuek 'dolor zorro' esamoldea, nik eman diodan adiera bertsuan.

Kuriositate gisa.

Ondo-ondo bizi.

Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua oriokoudala.com
943 830 346

El 11/09/2012, a les 15:14, Jabier Zabaleta va escriure:

> Garbi dago, bai, bidali dituzuenak ikusita, 'minsor' hobesten duela baturako Euskaltzaindiak; eta ez 'minzorro', guk erabiltzen dugun bezala.
> 
> Eskerrik asko denoi.
> 
> Ondo-ondo bizi.
> 
> Jabier Zabaleta
> Orioko Udaleko euskara teknikaria
> euskara a bildua oriokoudala.com
> 943 830 346
> 
> El 11/09/2012, a les 14:33, Rekalde Irigoien, Paskual (Euskarabidea) va escriure:
> 
>> Oker ez banago, "minsor" idatzi beharko litzateke. Hala ageri da Hiztegi Batuan.
>> Erabilerari dagokionez, ikus zer dakarren OEHk:
>> minsor (V, G, AN-gip, Sal), minsur (B). Ref.: A; Etxba Eib (minzor); Izeta BHizt2 (minsur); Elexp Berg.
>> 
>> 1. "Dolorcillo" A. "Dolor interno fuerte. Baut olako minsur bat emen" Izeta BHizt2.  Erabat zuzengarria ez omen da [Katalunia], alegia, minsorrez eraman-bearra baizik. Ldi IL 24.  (Tema nudo). "Miñzor darabit aspaldi agiñ sustrai bat" Etxba Eib.  Zauriaren alea minsor ebalarik, agiñak estututen zituan, nekeari eutsi nairik. Erkiag BatB 98.  (Con reduplicación intensiva).  Mutillak, bere aragia min-sor min-sor eukan-ta, arpegi larriaz egoan. Erkiag BatB 99.
>> 
>> 2. Zurbildu zaio galdorra, / ubeldu gero, azkenik beztu / geldi dalarik min-sorra. "Insensible al dolor". Or Eus 315.
>> 
>> ___
>> Paskual Rekalde Irigoien
>> Euskara itzultzailea / Traductor de euskera
>> Hezkuntza Departamentua / Departamento de Educación
>> Euskarabidea
>> Donibane BHI eraikina - Biurdana 1, 1. 31011 Iruña / Pamplona
>> Tel.: +34848426066
>> Faxa: +34848423296
>> e-mail: prekaldi a bildua navarra.es
>> 
>> 
>>  
>> 
>>  
>> 
>> De: Jabier Zabaleta [mailto:euskara a bildua oriokoudala.com] 
>> Enviado el: martes, 11 de septiembre de 2012 14:27
>> Para: ItzuL
>> Asunto: [itzul] Minzorroa
>> 
>> Beste foro batean erabili dut 'minzorro' hitza eta horren esanahiaz galdetu dit lagun batek (min sakon jarraituari esaten diogu 'minzorroa' Orio-Aia inguru hauetan; nolabait ere, min bizi, sarkor eta bat-batekoarekin kontrastea bilatuz edo).
>> 
>> Begira hasi eta konturatu naiz ez dagoela hiztegietan jasoa (edo nik ez dut aurkitzeko abildaderik izan).
>> 
>> Nahiko nuke jakin gure eskualde honetaz aparte erabiltzen ote den eta, bide batez, nola idatzi beharko genukeen (zalantza izan baitut 'minzorro' ala 'min(-) zorro' erabili).
>> 
>> Eskerrik asko aldez aurretik.
>> 
>> Ondo-ondo bizi.
>> 
>> Jabier Zabaleta
>> Orioko Udaleko euskara teknikaria
>> euskara a bildua oriokoudala.com
>> 943 830 346
>> 
> 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120911/3d9c112f/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago