[itzul] Punta aérea
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Ira 14, 12:02:08, CEST 2012
Terminotik aparte, galdetutako kasuan, esaldiaren barruan, 'zorabiagarri' ondo dagoela deritzot, bestelako aukerak baino hobeto, nire iritziz. Hala ere, termino bat behar dela uste dut eta 'aire' hitzak ('gaz', 'gazeuse') iradokitzen duen iruditik hurbil bada hobeto. Hartzen duguna hartzen dugula, esanahia apur bat zabaldu beharko dugu, horretarako ez baitugu inoiz metafora hori egin. Aukerak, 'airetsu' (haizeak jotzen duen lekua, ez dirudi ona), airos(o) (grazia duena, ezta ere), dagoeneko gaitzetsi edo den 'aire(ti)ko'...
Nik 'airatu' proposatuko nuke, 'aireratu' ere izan liteke. OEHn begiratuta, esanahi antzekoen artean erabilera kasu gehienekoa da. Eta 8. esanahiaren beste aldaera espezializatu bat izan liteke. Hara OEHk 8. esanahi horretan dioena (Elevar(se), levantar(se) del suelo (al aire). "Lever"; (Al cielo, etc.); Elevar(se) en el aire):
***********
8. (L, BN, S; Ht VocGr 378, VocS 135, Dv A, H), aidatu (L, BN, S; aidau V-gip). Ref.: Lh (airatu, aidatu); Lrq (aidatü); Elexp Berg (aidau). Elevar(se), levantar(se) del suelo (al aire). "Lever" Ht VocGr 378 y H. "Hausser" VocS. "Ezin airatu du harria, il n'a pu soulever la pierre" Dv. "Soulever" Lh y Lrq. "Aidau, levantar un poco un objeto pesado. [...] Denon artian aidaukou armaixua, azpixan alfonbria jartzeko" Elexp Berg. "Aize zurrumilluak papel pillia aidau zeban" Ib. s.v. aize. Muriska edo kabriola egiten ikasi bear du, bi gisatara [...] Gorputza lurretik airaturik gurutzetu bear ditu aztal biak. Izt D 123. Amoriuaren indarrak airatu zuan lurretik [santua]; bere lagun arrituak airian ikusten dute. Bv AsL 144. Aize aundi batek orbel igarra airatzen duan erraztasunarekin. Ib. 169. Nik gerriraino nukeen urean, hek lephoradino bazuketen. Ura hanitz laster eta bortitza zen; ene bi muthikoak aira eta ereman zetzakeen. Prop 1896, 161.
(s. XX). [Haize hegoak] erhautsa zirimolan nun nahi, guziz bideetan, airatzen duelarik. JE Bur 84. [Zaldiak] bi zangoak airaturik igortzen zuen uztar bakotxean. Ib. 20. Kizkien arteko belhar gaixtoak ere iguzkiak eta zola gogorretik airatu sapak horailduak dauzkate. JE Ber 18. Aro ederra ginuen. Gu abiatu orduko, iguzkiak suntsitua zuen lurraren sapak gauaz airatu langarra. Ib. 7. Egileek beldurra dut etzakiten Olerkia zer den. Erosoan bizitzea, ba; Zeru-alde noizean behin gogoaren airatzea. Ib. 84s. Jainkoak bere meneko daukan bihotza mundu guziak ez dezake aira, ez harro. Leon Imit III 14, 4 (Ch eziñ altxa dezakete). Oizu! Beha gazteak ez diren bermatzen, / Ez dutenetz pilota han harat airatzen; / Zirti! Zarta! Zer joak! Bat ez da lerratzen. / Jesus! Etzazkotea eskuak urratzen? Ox 181. Beren orro saminez dautet ihardesten, / Iduriz oiharzunek harrokak airatzen, / Bainan horien gatik ez naiz ikaratzen. Etcham 82. Abioneraraino lagundua naute; / aira-leku guzia jendez baitzen bete, / han denak egon ginen, joaile ta beste, / lurretik airatzeko orenak jo arte. Xa Odol 229. Batbatetan dügü arren / karraska gaitza entzüten, / Elhür lurtak bederatziak, / osto bezala aidatzen. 'C'est l'avalanche qui nous emporte'. Casve SGrazi 116.
(Al cielo, etc.). Handik egun laburrik barnean hil izan da eta zerurat airatu. Prop 1876-77, 321. Piarreño, hi, hain ona, / erradak nun dutan ama, / aira nadin haren gana [...] Hire ama duk zeruan. Ox 43. Oi ene bihotz barneko / Jainko maite-maitea! / Noiz izanen dut bihotz / Oso oso zurea? [...] Zuri oihuz banago: / Noiz ote naiz airatuko / Ni huntarik gorago? Iratz 109. Garrak ezeztatu nahiz bihotza dute zilatu; / Bainan gure bihotzerat gar hek zaizkigu airatu. / Zure heriotzak, Aitzol, fruituak emanen ditu. Ib. 25.
Lanzar por los aires. Zulo onetatik atera zan arriz ta lurrezko sutokari andi bat, zeñak puskaturik aidatu zituen zazpi gizon lanean bertan ari ziradenak. Izt C 336. Murrua sutu eta airatzeko zulo andia egiñik, bretxa irikitzean jendea barrura botatzeko prestaturik zeukala. Ib. 348.
Desprenderse algo de una superficie. Ez da beraz harritzeko, karrakatzen direnean gure ganbera hartako paretak eta airatu larru poxier mikroskopa batekin behatzen bazaie, larru poxi hetako zelulak agertzen balin badira mikrobioz brokatuak. JE Med 49s (ref. a la garganta).
Elevar(se) en el aire (una voz, un clamor, un canto...). Haro bat dut aditzen / orotarik airatzen, / laborantza baita lurretan mintzatzen! Ox 166. Oihana intzirika / entzun dut mendian... / auhena airatu da / errekaz erreka. Iratz 27. Orroit ote zira / su-garren sorgin dantzari / nola ginauden begira? [...] Horra nun zaikun airatu / egurraren boz pollita: / Sutik gozorik zen aitu / Kantuz eta eleketa. Ib. 80. Alaiki eta galaiki nai dizut koplatu / orain zure aurrean pozak dezan leku. / Ez, bada, doñu zarrak beti miña aidatu. / Gaurdañoko zotinak yadanik atertu. SMitx Aranz 33. Stella-Maris kantari-taldeko neskatill sorta batek, egundoko kanta politak aidatu zizkiguten. Egan 1956 (5-6), 79.
Eta bere pensuak mihiaz klaratzen eta airatzen dituen bezala, halaber bertzeeen pensamenduak airearekin batean hartzen dituela beharriaz. SP Phil 305 (He mihiaz airatzen eta kanporatzen).
"Aidáatu dau, ha levantado (el tiempo)" Iz ArOñ.
Suscitarse (una polémica, discusión...). Gogoan daukazue behar bada aldizkari batean, Euzko-Gogoan, airatu den eztabaida hitz honezaz. MEIG VII 50.
**********************
Ondo baderitzozue, 'gailur airatua', 'tontor airatua', 'igarobide airatua', 'pasagune airatua', 'pauso airatua', 'korridore airatua', 'tximinia airatua', 'ertz airatua' erabil ditzakegu testuinguru espezializatuetan. Besteetarako, irakurlearen arabera, fraseologia landu liteke, nahitaez terminora jo gabe, oraingo kasuan bezala.
Ondo ibili
Jon
Oharra: oraindik 'expuesto' geratzen da, eta inoiz erabili izan den 'agerikor' (?).
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago