[itzul] Patata selecta
Mikel Haranburu
musdeh a bildua terra.es
Al, Ira 17, 23:20:13, CEST 2012
"hautukoak" da erabili izan den beste forma bat.
Mikel
On al., 2012.eko iraren 17a 14:37, kixmi wrote:
> Bai, aukera horiek guztiak ikusita bururatu zait galdetzea,
> agian, praktikan, horietako bat nagusitu delakoan.
>
> "Hautatua" eta "hauta" gauza bera izan daitezke, hautatzeko irizpidea
> kalitatea denean.
> Horrela ulertu behar da halakoetan, nik uste (iruzurrak iruzur)
>
> 17/09/2012 14:19(e)an, Rekalde Irigoien, Paskual (Euskarabidea)(e)k
> idatzi zuen:
>>
>>
>> Elhuyarren ordainak ugari dira. Adibideetan "aukerako" eta "fin" ageri dira:
>>
>> selecto adj.bikain, fin, aparteko, aparta, aukerako, bana-banako, hauta
>> Productos selectos de la Ribera de Navarra: Nafarroako Erriberako aukerako produktuak.
>> Ropa selecta: arropa fina.
>>
>> Zehazkin, aldiz, bertze hau ageri da:
>>
>> selecto 1 adj (considerado de lo mejor) hauta, bikain: frutos selectos, fruitu hautak. 2 (escogido) hautatu(a): poesías selectas, olerki hautatuak.
>>
>> Batzuetan "aukerako produktuak" edo "produktu hautatuak" ez dira "hautak" edo "bikainak" izaten. Nik hala uste!
>>
>> ___
>> Paskual Rekalde
>> prekaldi a bildua navarra.es
>>
>>
>>
>> -----Mensaje original-----
>> De: kixmi [mailto:kixmi a bildua iservicesmail.com]
>> Enviado el: lunes, 17 de septiembre de 2012 14:08
>> Para: ItzuL
>> Asunto: [itzul] Patata selecta
>>
>> Nola adierazi ohi da hori? Patata hauta, hautatua... ?
>>
>> Eskerrik asko aurrez
>>
>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120917/7f46bd49/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago