[itzul] presidir el acto

Jon Altza jonsanchez80 a bildua gmail.com
As, Ira 18, 17:57:36, CEST 2012


Eskerrik asko, Gotzon eta Xabier. Pare bat kontu:

Xabier: ez daukat arazorik maileguekin. Nahiz eta egia den presidituk min
ematen didala, oso argi daukat halako erabilerek ohitura eskatzen dutela.
Demagun elkarte 'ultrapijo' batek kontzertu benefiko 'ultrapijo' horietako
bat antolatzen duela eta ez-dakit-nongo alkatea gonbidatzen duela
agintarien palkora, ekitaldia presiditzeko. Benetan presiditzen ari da?
Kontzertu bat presiditzen da? Beno, ba hauxe da nire kasua (hasieran idatzi
dudan esaldia ez zen nire itzulgaia, baizik eta asmatutako antzeko bat;
orain planteatu dudan egoera nirearen antzekoagoa da).

Gotzon: oraingoan ere, alderdi bateko buru izan, elkarte batekoa, gobernu
batekoa, batzorde batekoa, ez-dakit-zein zerbitzutakoa... Horiek ere
ulertzen ditut, baina jarraitzen dut pentsatzen gaztelaniaz erabiltzen den
formula hori zaharkituta gelditu dela. (onartzen dut ez ditudala adibide
guztiak begiratu).

Hala ere, Korok planteatukoarekin aurrera egin dut, baina eztabaidatzen
jarrai dezakegu: zaharkituta dagoen ala ez, eta, hala bada, guk halakoak
itzultzen jarraitu behar dugun ala gure hizkuntzan zentzu 'berria' eman
behar diogun (kontuan hartuta ez dela gerraosteko agiri bat, jeje...). Eta
zaharkituta ez badago, bada, jo dezagun maileguetara, noski.


Ongi izan,

JON

Gotzon Egia<gegia a bildua gipuzkoa.net> igorleak hau idatzi zuen (2012eko iraren
18a 14:17):

>  Azkenean amore eman beharko dut. Esandakoa, esaldi hori hain gastatuta
> dagoela iruditzen zait, hain klixea dela, zentzua galduta dauka, eta ez dut
> ikusten 'buru izatea' denik kontua.
> Eta 'gonbidatu nagusia' edo halakoren bat...
>
>
> Ez, ez, "buru izan" argi samar dago egungo erabileran, zentzu horrekin.
> Emaiozu begiratu bat EPGen http://tinyurl.com/8ey34bs
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120918/282f8c5d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago