[itzul] presidir el acto
Rekalde Irigoien, Paskual (Euskarabidea)
pascual.rekalde.irigoien a bildua cfnavarra.es
Ast, Ira 20, 13:51:09, CEST 2012
OEHn behin ageri zaigu "presiditu": [http://www.euskaltzaindia.net/images/stories/oeh/erronboa.gif] Presidir. [http://www.euskaltzaindia.net/images/stories/oeh/izarra.gif] Ungi presiditzen duten anzianoak. Lç 1 Tim 5, 17 (He gobernatu, Dv hotsenaile izan, Ker agindu, IBe buru egitea bete, Bibl buruzagigoa bete). Euskaltzaindiaren "Lexikoaren Behatokiaren Corpusean" 8 aldiz ageri da (presiditzen -4-; presiditu -2-; presiditzeko -1- eta presidituko -1-). Ez dira kopuru handiak eta beharbada horrengatik ez da Hiztegi Batuan sartu (oraingoz).
__
Paskual Rekalde
________________________________
De: Irizar, Ander [mailto:airizar a bildua parlamentodenavarra.es]
Enviado el: jueves, 20 de septiembre de 2012 13:13
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] presidir el acto
Biak ere etxerako hartuko nituzke nik. Gainera, etxean ditugula esango nuke: ikus "presiditu" EPGn eta EPDn (Xabier Olarra, Bernardo Atxaga, Joan Mari Irigoien, Koldo Izagirre, Berria); eta Interneten "presiditu zuen" bilatuta ere testu (dezente) dezente agertzen dela iruditu zait.
EPG: http://ttiki.com/42530
EPD: http://ttiki.com/42529
Ander Irizar
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120920/7970aee3/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: erronboa.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 64 bytes
Azalpena: erronboa.gif
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120920/7970aee3/attachment.gif>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: izarra.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 89 bytes
Azalpena: izarra.gif
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120920/7970aee3/attachment-0001.gif>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago