[itzul] Explosivo

Koldo Biguri kbiguri a bildua yahoo.es
Or, Ira 28, 09:54:55, CEST 2012


Barkatu, baina -garri atzizkia ezin zaio izen bati lotu, eta "eztandatu" aditza badela norbaitek esanez gero, hara zer dioen Orotarikoak: Reventar, estallar. "Eztandau,reventarse (los tomates con la lluvia)" Iz IzG. v. EZTANDA EGIN. 

Bistan da un "corredor explosivo" edo "unas declaraciones explosivas" esapideetan, adjektiboa zentzu figuratibo edo metaforikoan erabilita dagoela, eta, ai adiskide, hizkuntza guztietan ez dute balio metafora eta figura berberek. Pentsa, bestela, ea euskararen senari dagokion norbaitek "adierazpen lehergarriak" egitea.

Beraz, zer? Bilatu beste figura bat, beste metafora bat, edo parafrasi bat erabili.

 
Koldo Biguri



________________________________
 De: Diez de Ultzurrun <ultzu a bildua parlam.euskadi.net>
Para: Amaia Lasheras <amaiatxo a bildua yahoo.es>; ItzuL <itzul a bildua postaria.com> 
Enviado: Viernes 28 de septiembre de 2012 9:45
Asunto: Re: [itzul] Explosivo
 

 
Eztandagarri
 

________________________________
 
Nork:Amaia Lasheras [mailto:amaiatxo a bildua yahoo.es] 
Bidaltze-data: viernes, 28 de septiembre de 2012 9:44
Nori: L Itzu
Gaia: [itzul] Explosivo
 
Egun on:
 
Nola itzuliko zenuke terminori kirolaren arloan? Lasterkari baten kasuan, adibidez.
 
Eskerrik asko.
 
Amaia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120928/f53bf5c1/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago