[itzul] Kimikan aditurik bai?
inaki irazabalbeitia
inakixabier a bildua gmail.com
Ast, Api 4, 12:55:36, CEST 2013
1- Elementuen izenak Elhuyarren ZT hiztegian ez dira ematen. Izendatu
berriak izango dira. Ez dakit euskaraz inon eman diren. Printzipioz arazo
handirik ez dago orain arte egindakoari erreparatuz.
imanol salegi<isuuis a bildua yahoo.es> igorleak hau idatzi zuen (2013 apirila 4
12:39):
> Egun on.
>
> 1- Ba al daki inork nola eman behar diren gaztelaniazko copernicio,
> flerovio eta livermorio elementu kimikoak euskaraz (oraintsu arte
> ununbio, ununkuadio eta ununhexio zirenak)?
> 2- Ba al daki inork nola eman behar diren hidruro-gurasoen izenak
> (gaztelaniazko fosfano, azano, oxidano, fluorano eta sulfano)?
>
> Nora jo dezaket konposatu kimikoen nomenklaturan izandako berrikuntzei
> buruzkoak euskaraz nola eman behar diren jakiteko?
>
> Mila esker.
>
> Imanol
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130404/91b7a46c/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago