[itzul] Kimikan aditurik bai?
inaki irazabalbeitia
inakixabier a bildua gmail.com
Ast, Api 4, 13:07:25, CEST 2013
1- Elementuen izenak Elhuyarren ZT hiztegian ez dira ematen. Izendatu
berriak izango dira. Ez dakit euskaraz inon eman diren. Printzipioz arazo
handirik ez dago orain arte egindakoari erreparatuz.
- Flerovio. Georgy Flyoroven omenez, Flerovio (ikus mendevelio)
- Livermorio. Lawrence Livermore laborategien omenez, Livermorio
- Copernicio. Copernicusen omenez. Honek arazoa sortzen du oraindik ez
dagoelako Euskaltzaindiaren erabakirik horrelako izenen inguruan. Dena
dela, wikipedian eta euskal testuetan Koperniko forma ageri da. Neronek
Kopernizio egingo nuke.
2. Konposatuen izena. Ematen dituzun izenak IUPACen izendapenaren
araberakoak dira eta ondorioz ez dute arazorik ematen euskaraz emateko:
fosfano, azano, oxidano, fluorano eta sulfano. Dena dela, izen horiek ez
dira erabiltzen konposatu horiek izendatzeko hurrenez hurren ezagunago
diren hauek usatzen direlako: fosfina, amoniako,ur, hidrogeno fluoruro eta
hidrogeno sulfuro.
Ongi izan,
Inaki
imanol salegi<isuuis a bildua yahoo.es> igorleak hau idatzi zuen (2013 apirila 4
12:39):
> Egun on.
>
> 1- Ba al daki inork nola eman behar diren gaztelaniazko copernicio,
> flerovio eta livermorio elementu kimikoak euskaraz (oraintsu arte
> ununbio, ununkuadio eta ununhexio zirenak)?
> 2- Ba al daki inork nola eman behar diren hidruro-gurasoen izenak
> (gaztelaniazko fosfano, azano, oxidano, fluorano eta sulfano)?
>
> Nora jo dezaket konposatu kimikoen nomenklaturan izandako berrikuntzei
> buruzkoak euskaraz nola eman behar diren jakiteko?
>
> Mila esker.
>
> Imanol
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130404/cafb2e1f/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago