[itzul] licenciado en Y por la univesidad X

Gilen Mejuto gilenmejuto a bildua gmail.com
Or, Api 19, 12:29:40, CEST 2013


Egitura hori gaztelaniaren kopia hutsa iruditzen zait. Merezi luke beste
aukera batzuk aztertzea.

Adibidez:

Medikuntzako lizentziaduna Granadako unibertsitatean
Medikuntza-lizentziaduna Granadako unibertsitatean
Granadako unibertsitatearen Medikuntza-lizentziaduna

"Lizentzia"rekin:

Medikuntzako lizentzia Granadako unibertsitatean
Medikuntza-lizentzia Granadako unibertsitatean
Medikuntza-lizentzia Granadako unibertsitateak emana
Granadako unibertsitatearen Medikuntza-lizentzia


LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER<larrinaga_asier a bildua eitb.com> igorleak hau idatzi
zuen (2013 apirila 19 12:02):

>
>         <Y-n lizentziatua X unibertsitatean> jartzea bururatu zait, eta
> Interneten hainbat bider aurkitu dut formula bera, baina ez zait oso
> gogobetegarri egiten.
>
>         Ez dakit bestela jartzen duzuen.
>
>
> Asier Larrinaga
>
>


-- 
Gilen Mejuto
Freelance Translator
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130419/e2c0c1fa/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago