[itzul] EIZIE XXXII. Udako ikastaroetan: "Azkenaldian euskarara itzulitako literatura: bideak, joerak eta esperientziak (I)"

EIZIE bulegoa a bildua eizie.org
Or, Api 19, 13:41:04, CEST 2013


EIZIEk ikastaro bat antolatu du XXXII. Udako Ikastaroetan: "Azkenaldian euskarara itzulitako literatura: bideak, joerak eta esperientziak (I)" , (H.4), Isabel Etxeberriaren zuzendaritzapean. 

http://www.eizie.org/Elkartea/ikastaroak/UdakoIkastaroak13

2013ko uztailaren 22tik 24ra izango da, Donostiako Miramar jauregian. 


Matrikula egiteko epea maiatzaren 2an zabalduko dute, eta bi prezio izango ditu: maiatzaren 31ra bitartean, 80 euro; ekainaren 1etik aurrera, 92 euro.

Beka eskatu nahi izanez gero, apirilaren 23an amaitzen da epea.

http://udaikastaroak2.i2basque.es/index.php/eu/bekak.html 

Bekak ekonomi baliabiderik gabeko pertsonei, ikasleei eta UPV/EHUko langileei ematen zaizkie, gabetasun hori behar bezala frogatuz gero (Eskaera inprimakiarekin batera, INEMeko txartelaren fotokopia edo ikasle txartelaren fotokopia bidali edo zinpeko aitormena sinatu).

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130419/59ceabe6/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago