[itzul] «emprendedor», «entrepeneur» hitzaren euskal ordainaz
Julian Maia
julian.maia a bildua ehu.es
Al, Api 22, 11:58:03, CEST 2013
“Entrepreneurship” hitzak esanahi orokorragoa izaten du zenbait
testuingurutan. Adibidez, hezkuntzaren eremuan, Europako Kontseiluak
definitu dituen oinarrizko konpetentzietan (key competences for lifelong
learning), pertsona guztiek landu behar lituzketenak, batean
“entrepreneurship” ageri da (beheko zerrendako 7. konpetentzia). Testuinguru
horretan “enpresaren” esanahia zabalagoa dela ematen du: zerbait egiten
hasteko eta “arazoei ekiteko” joerarekin lotua da. Begira nola dioen
Europako Kontseiluak zein diren key competence horiek (googlen “key
competence lifelong learning” sartu eta berehala aurki daiteke):
Key competences
4 | 1. Communication in the mother tongue
5 | 2. Communication in foreign languages
6 | 3. Mathematical competence and basic competences in science and
technology
7 | 4. Digital competence
8 | 5. Learning to learn
9 | 6. Social and civic competences
11 | 7. Sense of initiative and entrepreneurship
12 | 8. Cultural awareness and expression
“Key competence” horietatik eratortzen dira Hezkuntza Sistemarako aipatzen
diren “oinarrizko konpetentziak” edo “oinarrizko gaitasunak”. Eta horiek,
jende guztiak landu beharrekotzat jotzen dira, ez “lantegi bat sortu edo
antolatzen duten enpresarioek” bakarrik. Esanahi zabalago honetan, nire
ustez “ekinzale” izan daiteke egokia “emprendedor” edo “entrepeneur”
adierazteko, hau da, “ekiteko zaletasuna” duena, geldirik eta esperoan
egotekoa baino gehiago. Eta “entrepreneurship” hori itzultzeko, berriz,
“ekinzaletasuna” erabil daitekeela iduritzen zait.
Julian
De: B. Oihartzabal [mailto:b.oihartzabal a bildua wanadoo.fr]
Enviado el: jueves, 18 de abril de 2013 19:07
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] «emprendedor», «entrepeneur» hitzaren euskal ordainaz
'Entrepreneur', frantsesez, enpresaburuari erraten zaio (bereziki
etxegintzan edo obra publikoetan ari denari). Gazlereraz, oker ez banago,
'empresario'.
Hiztegien arabera (Larousse), 'emprededor' hitzaren frantsesezko baliokidea
'entreprenant' da (izenondo bakarrik izan daitekeena). Ez naiz segur bi
hitzak egiazki testuinguru beretan erabiltzen diren.
Nola Erranek honela ematen du frantses hitzari doakion sarrera, adibideak
ere eskainiz:
entreprenant <http://www.nolaerran.org/?h=entreprenant&hi=fr&z=lit>
entreprenante adjectif
bizitore (BL) – bizikari (BL) – entseatu (BL)
--> la main paresseuse conduit à la mendicité; au contraire, la main de
celui qui est entreprenant recueille des richesses
esku nagiak dakar erromestasuna; aldiz, bizitorearen eskuak biltzen ditu
aberastasunak
--> ceux-là vous les verrez toujours vifs et éveillés, faisant tous leurs
travaux chacun à son heure; ils vous sortiront de l'argent du moindre des
objets, sans rien laisser se perdre: nous les appelons les gens
entreprenants
halakoak ikusiko dituzu beti zalu eta erne, lan guzien beren tenoreetan
xuxen egiten; puska-muska guzietarik sosa aterako dizute, deus galtzera utzi
gabe: halakoak deitzen ditugu jende bizikariak
--> c'était un homme entreprenant, toujours réfléchi, très travailleur, qui
n'hésitait pas à investir de nouveaux domaines d'action
gizon entseatua zen, beti buruz ari zena, biziki langilea, sail berri
batzuen irekitzera aise atrebitzen zena
sexuellement : ausart – atrebitu (BL)
Ez dakit 'emprededor' nola agertzen den gaztelererazko testuetan. Nola
Erraneko corpusean, haatik, 'ekintzaile' (hitz berria Iparraldean) izen gisa
erabilia da ia beti. 'Aktibista' hitzaren baliokide gisa baliatua izanik
agertzen da.
BO
Le 18/04/2013 12:20, Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.) a écrit :
Nahiz eta «emprendedor/entrepeneur» erdal hitzaren euskal ordaintzat
«ekintzaile» ikustea ohiko bihurtu den, neronek, itzuli behar dudanetan
(maiz samar), «enpresa-sortzaile» jartzen dut beti. Besterik baita
ekintzaile izatea: ekintzaile, ekintza, Eusko Ekintza...
«emprendimiento»ren ordaintzat, berriz, «enpresa sorkuntza» erabiltzen dut
(bazterretan dabilen «ekintzailetza» ere ez baitzait oso egokia iruditzen).
Gaurko Berrian herrikide bati irakurritakoak ekarri dit gaia gogora. Behean
kopiatu dizuet artikulua.
Ondo izan,
Xabier
_________________________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ
Tel.: 945 174 476
_________________________
http://paperekoa.berria.info/iritzia/2013-04-18/004/003/txakurtxirulero.htm
Txakurtxirulero
Idurre Eskisabel
Duela egun batzuk aitortu nuen: azkura sortzen dit ekintzaile hitzak; bai,
behintzat, azkenaldian erantsi diogun esanahian. Hau da, hondamendi naturala
bezain saihetsezin sinetsi dugun krisitik salbatuko gaituzten emprendedor
edo entrepreneur-en adieran. Are eta azkura handiagoa sortzen zait
ekintzaile-ri ondoan gazte eransten zaionean. Eta azkura urtikaria jasanezin
bihurtzen entzuten ditudanean hedabide nagusiak, mantra bat balitz bezala,
etorkizuna gazte ekintzaileak direla errepikatzen. Badakizue, inoizko ongien
prestatu ditugun gazte horiek, ekaitzak irauten duen bitartean, txin-txin,
diruaren hotsera, deserrira bultzatu nahi ditugunak.
Baina aizue, ez atera ondorio okerrik: maite ditut ekintzaileak eta maite
ditut gazteak. Are, maite ditut gazte ekintzaileak. Esate baterako, gaurko
ekonomia eta kontsumo eredua jendearen kalterako eta ingurumenarentzat
jasangaitz irudituta, baratze kooperatibo bat abian jarri dutenak, eta egun
—zein gau— askotako lan, izerdi eta kezken ondorioz, astero 20 familiaren
elikagai premia nagusiak asetzeko gai direnak, nahiz eta euren poltsikoak
beti hutsik ibili. Gazte ekintzaile horiei, ordea, ez diegu gazte ekintzaile
esaten, gure handikeria hutsalenetik, txakurtxirulero baizik.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130422/ac6a01d0/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago