[itzul] [SPAM]: Re: «emprendedor», «entrepeneur» hitzaren euskal ordainaz
edurne.alegria a bildua luxinet.fr
edurne.alegria a bildua luxinet.fr
Or, Api 19, 19:59:04, CEST 2013
Frantseseko "Entrepreneur" (etxegintzan edo obra publikoetan ari dena)-ren
ordaina, gazteleraz "Contratista" da.
Edurne Alegria
-----Original Message-----
From: B. Oihartzabal [mailto:b.oihartzabal a bildua wanadoo.fr]
Sent: jueves, 18 de abril de 2013 19:07
To: itzul a bildua postaria.com
Subject: [SPAM]: Re: [itzul] «emprendedor», «entrepeneur» hitzaren euskal
ordainaz
'Entrepreneur', frantsesez, enpresaburuari erraten zaio (bereziki
etxegintzan edo obra publikoetan ari denari). Gazlereraz, oker ez banago,
'empresario'.
Hiztegien arabera (Larousse), 'emprededor' hitzaren frantsesezko
baliokidea 'entreprenant' da (izenondo bakarrik izan daitekeena). Ez naiz
segur bi hitzak egiazki testuinguru beretan erabiltzen diren.
Nola Erranek honela ematen du frantses hitzari doakion sarrera, adibideak
ere eskainiz:
entreprenant entreprenante adjectif
bizitore (BL) – bizikari (BL) – entseatu (BL)
--> la main paresseuse conduit à la mendicité; au contraire, la main de
celui qui est entreprenant recueille des richesses
esku nagiak dakar erromestasuna; aldiz, bizitorearen eskuak biltzen ditu
aberastasunak
--> ceux-là vous les verrez toujours vifs et éveillés, faisant tous leurs
travaux chacun à son heure; ils vous sortiront de l'argent du moindre des
objets, sans rien laisser se perdre: nous les appelons les gens
entreprenants
halakoak ikusiko dituzu beti zalu eta erne, lan guzien beren tenoreetan
xuxen egiten; puska-muska guzietarik sosa aterako dizute, deus galtzera utzi
gabe: halakoak deitzen ditugu jende bizikariak
--> c'était un homme entreprenant, toujours réfléchi, très travailleur,
qui n'hésitait pas à investir de nouveaux domaines d'action
gizon entseatua zen, beti buruz ari zena, biziki langilea, sail berri
batzuen irekitzera aise atrebitzen zena
sexuellement : ausart – atrebitu (BL)
Ez dakit 'emprededor' nola agertzen den gaztelererazko testuetan. Nola
Erraneko corpusean, haatik, 'ekintzaile' (hitz berria Iparraldean) izen gisa
erabilia da ia beti. 'Aktibista' hitzaren baliokide gisa baliatua izanik
agertzen da.
BO
Le 18/04/2013 12:20, Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.) a écrit :
Nahiz eta «emprendedor/entrepeneur» erdal hitzaren euskal ordaintzat
«ekintzaile» ikustea ohiko bihurtu den, neronek, itzuli behar dudanetan
(maiz samar), «enpresa-sortzaile» jartzen dut beti. Besterik baita
ekintzaile izatea: ekintzaile, ekintza, Eusko Ekintza...
«emprendimiento»ren ordaintzat, berriz, «enpresa sorkuntza» erabiltzen
dut (bazterretan dabilen «ekintzailetza» ere ez baitzait oso egokia
iruditzen).
Gaurko Berrian herrikide bati irakurritakoak ekarri dit gaia gogora.
Behean kopiatu dizuet artikulua.
Ondo izan,
Xabier
_________________________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ
Tel.: 945 174 476
_________________________
http://paperekoa.berria.info/iritzia/2013-04-18/004/003/txakurtxirulero.
htm
Txakurtxirulero
Idurre Eskisabel
Duela egun batzuk aitortu nuen: azkura sortzen dit ekintzaile hitzak;
bai, behintzat, azkenaldian erantsi diogun esanahian. Hau da, hondamendi
naturala bezain saihetsezin sinetsi dugun krisitik salbatuko gaituzten
emprendedor edo entrepreneur-en adieran. Are eta azkura handiagoa sortzen
zait ekintzaile-ri ondoan gazte eransten zaionean. Eta azkura urtikaria
jasanezin bihurtzen entzuten ditudanean hedabide nagusiak, mantra bat balitz
bezala, etorkizuna gazte ekintzaileak direla errepikatzen. Badakizue,
inoizko ongien prestatu ditugun gazte horiek, ekaitzak irauten duen
bitartean, txin-txin, diruaren hotsera, deserrira bultzatu nahi ditugunak.
Baina aizue, ez atera ondorio okerrik: maite ditut ekintzaileak eta
maite ditut gazteak. Are, maite ditut gazte ekintzaileak. Esate baterako,
gaurko ekonomia eta kontsumo eredua jendearen kalterako eta
ingurumenarentzat jasangaitz irudituta, baratze kooperatibo bat abian jarri
dutenak, eta egun —zein gau— askotako lan, izerdi eta kezken ondorioz,
astero 20 familiaren elikagai premia nagusiak asetzeko gai direnak, nahiz
eta euren poltsikoak beti hutsik ibili. Gazte ekintzaile horiei, ordea, ez
diegu gazte ekintzaile esaten, gure handikeria hutsalenetik, txakurtxirulero
baizik.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130419/20675f9a/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago