[itzul] Alternativas al castigo

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ast, Api 25, 13:09:24, CEST 2013


A zer komeria eta jirabira liriko-kreatibo-irudimentsuetan ibiltzera
kondenatzen gaituen Hiztegi Batuko debeku horrek, "alternativas al castigo"
xehe eta soil horri euskarazko ordaina emateko!

"Alternatiba" hitza ez da "gaztelaniakeria" bat; gure inguruko hizkuntza
guztietan erabiltzen da. Zer duen onetik, argi dago. Eta txarretik, zer ote
du ba?

Hain kontzeptu estandar baten euskarazko ordaina ia-ia automatikoa izan
beharko litzateke. Gure asmamena eta sormena beste gauza batzuetan erabili
beharko genuke.

Nire ustez, Euskaltzaindiak "alternatiba" onetsi beharko luke.

<xabier-pascual a bildua ej-gv.es> igorleak hau idatzi zuen (2013 apirila 25 12:43):

> **
> Juan Garziaren izkribatzaileak 'Aukeran, nahiago ez' erantzuten zuen. Hori
> mantentzeko:
>
> 'Zigorrik? Aukeran, nahiago ez'
>
>
> Xabier Pascual Jimenez******
>
> ****
>
> Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza****
>
> Eusko Jaurlaritza****
>
> 945 01 90 56****
>
> ***Nahi baduzu, euskaraz jarraituko dugu. ***
>
>
>  ------------------------------
> *De:* karlos del_olmo [mailto:karlos_del_olmo a bildua donostia.org]
> *Enviado el:* jueves, 25 de abril de 2013 12:35
> *Para:* ItzuL
> *Asunto:* Re: [itzul] Alternativas al castigo
>
>   Juan Garziak behin itzuli zuena parafraseatuta, "Aukeran, nahiago ez
> zigortu"
>
>    Karlos del Olmo
>    karlos_del_olmo a bildua donostia.org
>    943483474
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130425/b688d776/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago